Edukira joan -
2023/02/09 | 1585 Bisita
Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean, kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean. Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera. Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba Monique burgesarekin neskame joan ez zedin. Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera. Narrazio guztia, Abdela Taia idazlearen amaren ahotik dator, izan ere, egiazko bizipenetan oinarritutako kontakizuna da. -
-
-
-
-
-
2022/12/22 | 1566 Bisita
Iban Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik praktikatzaile handienetakoa dugu, eta espiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau; aurrekoaren aldean bi berezitasun: bilduma potoloagoa dela eta aldi berean ipuin gutxiago dituela (hamazazpi); beraz, istorioak ez dira hain laburrak; edo, zehatzago esateko, ohiko ipuin laburren ondoan, nobela laburren neurrira hurbiltzen diren istorio luzeagoak ere ondu ditu, ipuinaren muina mantenduz betiere. Gaiak, berriz, askotarikoak, Zalduaren unibertsoa osatzen dutenak gehienbat: bikote-arazoak, adulterioak, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, kontu fantastiko zenbait (ohi baino gutxiago), zientzia-fikzio apur bat, sare sozialetako jardueraren parodia, gizarte-kritika (segregazio eskolarra dela, armagintza dela), pop musikaren mundua, eta baita metaliteratura ere, ipuinari berari buruzko teoriak barne. -
2022/12/20 | 1563 Bisita
Erresuma eta fedea trilogiaren ondoren, Epaltza eleberri beltz batekin dator. Edu Saragueta kazetari irundarra du protagonista: hirurogei urteko talaiara iristen ari da ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako. Osagai ugariz antolatu eta zenbait kolorez zipriztinduriko eleberria eraiki du Epaltzak: deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain Ʊabarra, eta, batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa. Irakurleondako festa, azken batean. -
-