Edukira joan -
-
-
-
2006/12/06 | 470 Bisita
Sekuentzia honetako atazetan, beraz, tripako minarekin zerikusia duten zenbait egoera aztertuko dituzu. Aurrenekoan, urdailaren funtzio eta disfuntzioak ezagutuko dituzu eta umea kotxean ez zorabiatzeko hainbat argibide batzuk osatuko dituzu. Bigarrenean, bularreko haurren beherakoa baloratzeko galderak sortu eta zenbait egoeratan zein jokabide izan behar den azalduko duzu. Hirugarren eta azken atazan, berriz, apendizitisaren diagnostikoa eta operazioa nolakoa izango den azaltzeko elkarrizketa osatuko duzu.
"Ama! Aita! tripako mina daukat!" entzun, eta guraso askok zer egin ez dakitela geratzen direla aitortu ohi dute, minari nolako garrantzia eman behar ote zaion asmatu ezinik. Min honekin lotura duten arazoak hainbat eta hainbat izan badaitezke ere, urdailari, bidaietan zorabiatzeari, beherakoari eta apendizitisari eskainiko diegu arreta berezia oraingoan. -
-
-
-
-
-