Edukira joan -
2008/01/21 | 271 Bisita
Ospitale batera hurbiltzen garenean, ohikoak diren langileak topatzen ditugu bertan: sendagileak, erizainak, erizain laguntzaileak, zelariak... Horiek, eta beste hainbat, denok ezagutzen ditugu, denon begi-bistan lan egiten dute-eta. Baina badira beste hainbat lanpostu, hain ezagunak ez izanagatik ere, ezinbestekoak guztia ondo ibiliko bada. Horietakoa dugu ospitaleko farmazialari edo botikaria. Sekuentzia didaktiko honetan landuko dugun erreportajean, ospitaleko farmazialari bat elkarrizketatuko dute, eta berak ezagutaraziko dizkigu bere lanpostuaren zoko-moko guztiak.
Farmazialaria izanik, botikekin lotutakoak dira ospitaleko farmazialariaren zereginak. Medikuak agindu, farmazialariak prestatu eta erizainak banatu. Kontsultako elkarrizketan, botikak hartzearen ondorioz gertatutako interakzio baten berri izango dugu.
-
-
-
-
-
2007/12/12 | 420 Bisita
Ez ahal da gertatuko, baina batek jakin, gutxien espero denean gerta liteke, bat-batean, emergentzia. Zer egin, nora jo... ez da erraza izaten erreakzionatzea. Zorionez, badaude horrelakoetan laguntzeko zenbait zerbitzu, eta horietako batean sartuko gara ariketa-sekuentzia honetan, irratiko elkarrizketa lagun.
Emergentzia-deia egin eta telefono-hariaren beste aldetik erantzun. Hainbat galdera egingo dizkigute; lasaitzen lagundu, behar izanez gero; hainbat aholku eman... Zenbat eta informazio zehatzagoa eman, orduan eta laguntza hobea eskainiko digute eta gure hizkuntzan bada, hainbat hobe. Ez da kontsulta, baina horrelako dei bat izango dugu kontsultako elkarrizketa atalean.
-
2007/12/10 | 462 Bisita
Metaforak omen dira gizakiok pentsatzeko dugun modua eta metaforarik erabilienetakoa dugu garuna ordenagailuarekin alderatzen duena. Zientziak aurrerapen handiak eginda ere, misterio handia izaten jarraitzen du gure garunak eta horixe esango digu Joseba Jauregik irratsaioan. Garuna, arima, kontzientzia... hainbat kontzeptu josiko ditu, gainera, elkarrizketan zehar.
Oraindik misterio handia da, bai, garuna eta, zoritxarrez, garuneko gaitz askok eta askok ez dute oraindik sendabiderik, esate baterako, zahartzaroarekin batera sarri etorri ohi direnak. Horrelako kasu bat izango dugu sekuentzia honetan kontsultako elkarrizketan. Esaera zaharrak dioena alegia, ume jaio eta ume bihurtu.
-
-
-