Edukira joan -
-
-
2010/11/26 | 328 Bisita
Infekzio-katea eteteko, oso beharrezkoa da erizainek ere beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea. Era berean, mikroorganismoak pertsona batetik bestera pasatzea ekiditeko, asepsia-neurriak oso kontuan izan behar dira erizaintza-jarduera guztietan. Sekuentzia didaktiko honen lehenengo atazan, babes-neurri unibertsalen dekalogoari erreparatu, eta egoeraren arabera egin behar denaz arituko zara. Bigarrenean, eguneroko erizaintza-jardueretan hartzen den oinarrizko neurri higienikoetako bat, esku-garbiketa, alegia, zertan den aztertuko duzu. Eta azken atazan, ospitalean bakartuta dagoen gaixo bati bisita egiteko hartu behar diren neurriez informatzeko moduaz arituko zara, erizainaren eta pazientearen senide baten arteko elkarrizketa aztertuta. -
-
-
2010/10/25 | 610 Bisita
Sekuentzia didaktiko honetan fobiei buruz arituko zara. Filmetako gai bat dirudien arren, guztiz erreala da eta estatistikek diotenez, hamar pertsonatik batek du fobiaren bat; horietatik askok, gainera, laguntza psikologikoa behar izaten dute arazoa gainditzeko. Lehenengo atazan, fobia zeri deitzen zaion zehazteko testu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, psikologoak emandako azalpenei erreparatuz, fobien ezaugarriak eta atzean egon ohi den korapiloa askatzeko moduak ezagutuko dituzu. Azken atazan, berriz, fobien tratamenduan erabili ohi diren bi teknikaren inguruko azalpenak entzungo dituzu, biak desberdintzeko aldera. -
-
-
-