Edukira joan -
-
-
2023/02/09 | 1114 Bisita
Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean, kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean. Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera. Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba Monique burgesarekin neskame joan ez zedin. Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera. Narrazio guztia, Abdela Taia idazlearen amaren ahotik dator, izan ere, egiazko bizipenetan oinarritutako kontakizuna da. -
-
-
-
-
-
-
2022/12/22 | 1152 Bisita
Iban Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik praktikatzaile handienetakoa dugu, eta espiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau; aurrekoaren aldean bi berezitasun: bilduma potoloagoa dela eta aldi berean ipuin gutxiago dituela (hamazazpi); beraz, istorioak ez dira hain laburrak; edo, zehatzago esateko, ohiko ipuin laburren ondoan, nobela laburren neurrira hurbiltzen diren istorio luzeagoak ere ondu ditu, ipuinaren muina mantenduz betiere. Gaiak, berriz, askotarikoak, Zalduaren unibertsoa osatzen dutenak gehienbat: bikote-arazoak, adulterioak, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, kontu fantastiko zenbait (ohi baino gutxiago), zientzia-fikzio apur bat, sare sozialetako jardueraren parodia, gizarte-kritika (segregazio eskolarra dela, armagintza dela), pop musikaren mundua, eta baita metaliteratura ere, ipuinari berari buruzko teoriak barne.