Edukira joan -
-
2024/03/07 | 1696 Bisita
Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. -
-
-
-
2024/02/13 | 1144 Bisita
Handiak izan dira aldaketak XX. mendean: jendea lan bila etortzea, zinema eta bestelako asmakizunak, iraultza asmoak, gerra ankerra eta gerraoste luzea, txabolak, askatasun-ametsak berriro itzartzea... Bien bitartean gauza batzuk ez dira horrenbeste aldatu: pobreen zapalkuntza, euskararen gutxiespena, emakumeen azpiratzea
Horri guztiari aurre egiteko, indartsuak izan dira libertate-egarria, langileen elkartasuna, andreen ahizpatasuna. XX. mendeko hamarkada bakoitzari istorio bat sortu dio Iratxe Ormatzak, eta ipuin bakoitzean emakume baten bizipenak kontatu. Hamar emakume Bilboko kaleetan zehar, giro sozial, politiko eta kulturalak zeharkatzen dituela, minez eta pozez. -
-
-
-