Edukira joan -
-
2024/11/15 | 311 Bisita
Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez-aurre ikusi ez arren, gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza. Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere. -
-
2024/10/31 | 374 Bisita
Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, zenbat urtebetetze, zenbat herri-izen kabitzen dira espetxealdi batean? Kartzelara bisitan joatea ohitura baino gehiago bizimolde duen haur bat, gero nerabe, gero gazte. Eta kartzelan baizik ikusten ez duen aita. Xalotasunetik abiatzen da liburu honetako narratzailea, berak aukeratu ez duen matazan puskaz puska bidea aurkitu nahian. Ezin ulertuak, gaizki ulertuak eta ulertu nahi ezak. Etxe izandako kartzela nola bihurtzen den badena. Errepide bazterreko jatetxeak eta harrapaketan jolastea. Etxea! Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Eztizen Artolak bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri. -
-
-
2024/07/08 | 996 Bisita
Alda diezaguke gau bakar batek bizitza goitik behera? Erasmus beka batekin joan da Añes Bordelera, Karla ikaskidearekin batera. Bertan ezagutu dute Pau kataluniarra. Añesek bizipen ahaztezinak izango ditu hiri berri horretan; ez denak onak, ordea, gertakari batek betiko aldatuko baitio bizitza. Ikasturtea amaitu eta Donostiara itzulita, Beñat nebak laguntza eskatu dio Boli Kostatik iritsitako ama-alaba batzuekin frantseseko interprete lanak egiteko. Gainera, June, Beñaten pisukidea, Añesen bizitzan sartuko da egun batetik bestera. Migrazioa, harremanak, prostituzioa, sexua edota drogekin loturiko bizipenak aurkituko ditu irakurleak liburu honetan, guztiak hainbat emakumeren ikuspegitik kontatuak. -
2024/04/30 | 1088 Bisita
Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina… Hala, bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonalek talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira. -
2024/03/27 | 1372 Bisita
Aminata naiz, hamasei urte ditut eta duela urtebete hasi nuen bidaia hau. Entzuten ari bazatzaizkit, telefono hau jaso duzun horri, eskatzen dizut, mesedez, familiari nire berri emateko. Horixe Itsasok hondartzan botila batean topatutako mezua. Telefono batean, adinkide duen Amiren dei etsia. Oporretako hondartza zoragarri batean, botila batean gordeta, itsasoan galdutako bizitza baten istorioa; testamendu bat, erregu bat. Itsasoaren hegi banatan bereizita Aminata eta Itsaso. Bata beltza eta zuria bestea, bata zuria eta beltza bestea, argazki baten negatiboan bezala. -