Curriculum-langaiak: Testu-ereduak

HEOCari (2015) jarraipena emanez, HABEren Curriculum Garapen Atalak CURRICULUM-LANGAIAK: TESTU-EREDUAK liburua argitaratu du. Bertan A1 mailatik C2 mailara bitarteko testu-ereduak eskaintzen dira. Testuok maila eta trebetasun bakoitzerako proposatzen diren testu eredugarriak dira; maila bakoitzaren adierazgarri direnak.

Liburuan, guztira, 216 testu daude, eta baita CD bat ere, entzumenari eta mintzamenari dagozkien ahozko testuak biltzeko (108). Testuon helburua da euskararen irakas–ikasprozesuetan trebetasun hartzaile eta sortzaileak curriculum zehaztapenean gauzatzeko (proiektu kurrikularrak, unitate eta sekuentzia didaktikoak, jarduerak…) lagungarri izango diren lagin edo eredu –mota ezberdinak eskaintzea.
Bilduma hau sortzerakoan, testuak errealak izateari ez ezik, maila bakoitzerako aproposak,  motibagarriak, ebaluagarriak edota erabilgarriak izateari ere garrantzi handia eman zaio.

Gainera, formatu digitalean ere eskuragarri izango da testu-bilduma hau IRAKASBIL atariko helbide honetan.

2017-02-03
20765134
1712