AEK-k Korrika 19 lantzeko ikastunitateak sortu ditu
Korrikaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko Korrika lasterketa euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko Motorrak berotzen izeneko material didaktikoa sortu du.
Material sorta hau euskalduntzearen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako moldatu du AEK-k. Hemendik aurrera, eta martxoaren 19ra bitartean, Korrika 19ri buruzko beste ikas-unitate batzuk sortzen eta argitaratzen joango da AEKren didaktika zerbitzua. Material didaktiko osoa euskahaldun guztien esku jarriko da IKASBIL atarian.
AURREZ AURRE ERABILTZEKO MATERIALA
AUTOIKASKUNTZA-MATERIALA
BIDEOAK
Informazio gehiago helbide honetan.