Elhuyar Fundazioak Web-corpusen Ataria aurkeztu du, eta kontsultagai jarri du
Elhuyar Fundazioak Web-corpusen Ataria eratu eta kontsultagai jarri du.
Erabiltzaileek hiru baliabide izango dituzte eskura: euskarazko corpus elebakar bat, 125 milioi hitzez osatua; euskara-gaztelania corpus paralelo bat, 18 milioi hitz inguru dituena; eta euskarazko corpusetik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioak. Nabarmentzekoa da baliabide horiek guztiak Internetetik automatikoki eratuak izan direla, Elhuyar Fundazioko I+G taldeak garatutako teknologiari esker.
Web-corpusen Ataria hemen dago kontsultagai: http://webcorpusak.elhuyar.org