BAGOAZ! B1 Jardun biko ikastunitateak
BAGOAZ! B1 jardun biko ikastereduan diseinatutako proposamen didaktikoa da.
Ekintza komunikatiboaren ikuspegia oinarri hartuta, 30 ikastunitatetan barrena ikasleak B1 maila lortzeko jarduera ugari aurkituko ditu. Horietako batzuk ikasgelan garatzekoak izango dira eta beste batzuk, ordea, ikasleak nonahi egiteko modukoak. Nolanahi ere, bi izaerako jarduera hauek elkarren osagarri eta menpeko izango dira, bien batasunak emango baitio ikastunitateari logika didaktikoa eta proposatutako ekintza komunikatiboa(k) gelan nahiz gelaz kanpo garatzeko aukera egokia.
Ikastunitate bakoitzak argitalpen-atal hauek izango ditu:
• Ikastunitatearen ibilbidea
• Ikaslearen orriak
• Irakaslearen gida
• BAGOAZ bideoak (azpitituludunak eta azpititulurik gabe)
• Scorm artxiboa
Ikastunitateak pdf artxibotan argitaratuko dira eta bertan azalduko dira gelan bertan nahiz gelaz kanpo garatu beharreko jarduera guztien instrukzioak eta euskarrietarako estekak.
IKASBIL atarian jardun biko ikastunitate hauek eskaini ahal izateko, B1 mailako testuak sortu eta ekoitzi ditu HABEk BAGOAZ sailaren barruan. Guztira, B1 mailako 60 bideo sortu dira. Ikastunitate bakoitzak bi bideo landuko ditu.
Argitalpenari dagokionez, asmoa da astean BAGOAZ! B1 ikastunitate bat IKASBIL atarian argitaratzea.
Egitasmoaren inguruko azalpen gehiago hemen.