detalle azterketa-ereduak-fitxa

Mitoen aro kontraesankorra

Hautsak harrotu ditu Zetak musika-taldearen Mitoaroak ikuskizunak. Pello Reparazek, egitasmoaren buruak, halako proiektuek zer dakarten azaldu digu.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Maider Segurolak Pello Reparaz elkarrizketatu du Zu etxerako atalean. San Mameseko emanaldi handirako oraindik denbora luzea falta dela, Zetak musika-taldearen abeslariak aipatu du Mitoaroak gidatzeak zer-nolako kontraesanak eragiten dizkion. 

 

Irudia: euskalerriairratia.eus

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Prekuela. Zinema- eta literatura-lanetan, obra nagusia baino lehenagoko gertakariak kontatzen dituen lana. 
Gure izaerekin. Gure izateko moduekin. 
Bira gelditzen dugun horretan. Batez ere musika-talde batek egiten duen ikuskizun-segida; hori gelditzen dugunean. 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Maider Segurola: Eta ez duzu atsedenik hartzeko asmorik, ze, larunbateko emanaldiaren amaieran, notizia eman zenuen: 2026ko ekainaren 20rako hitzordua jarri diguzu San Mamesen. Erronka handiak maite dituzu, eta, bueno, ba, berauek aurrera eramateko gaitasuna duzula ere erakutsi duzu. Asteburu honetakoa prekuela bat izango zela iragarri zenuen. Trilogia bat izango da? Trilogiak itxiko al du “Mitoaroa”? Edo azkarregi da hori erantzuteko?  

Pello Reparaz: Bai, azkarregi da hori erantzuteko. Zentratu nahi dut erabat San Mamesekoan. Erronka erraldoia eta konplexua da. Esan duzu enpresa-gizona naizela, eta hala da. Kontraesanetan bizi gara, ez dut maite batere enpresa-gizona izatea. Presio hori, bueno, zuzendari gisa eta sormenaren kanpoan (arloan) dudan presio horri aurre egiteko gaitasuna dudala sinesten dut. Baina egia da presio horri, presio kreatibo (sortzeko presio) eta artistiko horri gehitzen zaiola presio, ba, bueno, enpresa-presio hori ere, ez? Eta, azkenean, enpresa baten burua naiz ere (burua ere banaiz), eta, egia esan, hau ez dut asko maite. Baina hori da Zetak, eta hori da “Mitoaroa” ere, ez? Esan nahi dut. Gauza, maite ditugun gauza batzuk daude, beste batzuk badira, agian, ez datozenak gehiegi gurekin, ez?, gure izaerekin, baina, azkenean, uste dut erronka erraldoiak ditugula aurretik, eta erronka horiei aurre egiteko aukera bat eman digula jendeak ere, ez? Hau da, ez du San Mames… ez da San Mames egunero anuntziatzen (iragartzen) den zerbait, egin daitekeen zerbait; gauza erraldoia da, konplexua, asko sufrituko dugulakoan nago, batere zalantzarik gabe, baina uste dut aukera hori, aukera potente hau, aprobetxatu beharrean gaudela eta euskarari ateak zabaltzen jarraitzeko hautua egin dugula lantaldearekin. Horrelako movida (mugida) erraldoi batean sartzeak, esandakoa, kontraesanak dakartza, ez bakarrik aipatutako enpresaren buru-izate horrek, baizik eta zaila da horrelako movida erraldoi bat antolatzea kontraesanetan erori (kontraesanik izan) gabe. Etxean eserita ez bazara geratzen ere, zaila da kontraesanik gabe gauzak egitea edo gauean ohera sartzea lasai-lasai. Beraz... Bueno, hori jakinik, erabaki dugu aurrerapauso hori ematea eta horrelako movida totxo batean sartzea. 

Maider Segurola: Eta zerk ematen dizu halako buruko mina, ba? Zerk eragiten dizu kontraesana eta ezinegona, kasu honetan, hain gauza handi bat egiten duzun heinean? 

Pello Reparaz: Bueno, argiki esango dizut. Adibidez, ez dakit... klaro (noski), orain, bira gelditu dugu. Gelditu beharrean geunden San Mames bezalako erronka bat... bati aurre egiteko, ez? Eta, bira gelditzen dugun horretan, badaukazun asuntoa (kezka) da, pues... adibidez, diru-iturriak, ez?, lantaldea. Lantaldea. Lantaldea handia da, lantaldea mantendu behar da, zaindu behar da, duin, eta hori, bueno, guretzat prioritate (lehentasun) bat da, erabateko prioritatea da, ez? Baina, aldi berean, adibidez, Palestinako kontua: bertan jasotzen ari den genozidioa oso-oso presente dugu, lantalde guztiak dauka oso presente, eta ari gara ikusten, ba, ez dakit: atzo kamerinoan Coca Colak izatetik, atzo bertan Zetaken Spotifyko errekor historikoa bete genuen horretan... Ba, bai marka bat bai bestea, zuzenki edo zeharka, mobidan daude pixka bat murgilduta, ez? Eta hor ari gara gu ere, modu batera edo bestea ere, hori... hori alimentatzen (elikatzen), ez? Eta hauek denak kontraesanak dira. Eta, ni ohera noanean, ba, ez dakit. Garai batean, errazago egiten zitzaidan; orain, nagoen posizioan egonda, sentitzen dut, ba, bide honetan jarraitu nahi badut eta gauza handiak egiten eta egiteko hautua hartzen jarraitu nahi badut, ba, pues, banagoela hor, pixka bat, terreno nahiko pantanoso (labain) moduko batean, ez? Eta hori ere konplexua da. Eta kontraesan horiekin, ba, ari naiz, ari naiz. 

detalle2

Dokuteka

C1
2026-01-16

x61pRelaContWAR

38958957
00:04:13

x61pViewCountWAR

570

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR