Azterketa ereduaren fitxa
Düseldorffeko txibatoa
Düsseldorfeko txibatoak ahots berezi baten bidez kontatzen du Espainiako hegoaldeko auzo baten egunerokoa: kaleetako auto gaizki aparkatuak, parkeko iturri kutsatuak, manifestazio zaratatsuak, auzokideen utzikeria… Karl izeneko protagonista alemaniar zorrotz eta obsesibo baten begietatik ikusiko dugu guztia.
EGILEA: Karlos Linazasoro
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2025
Karlos Linazasorok etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan. Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu. Hizkera bizi-bizian eta tonu probokatzailean idatzia, liburu honek irakurlea behartzen du gizartearen ispilu distortsionatuan bere burua aurkitzera.
Irakurri liburuaren hasiera esteka honetan.
Liburuari buruz Berria egunkariak argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (9. or.):
"Goizean goiz jaiki, sukaldera joan, txorrotatik zurrutada bat ur edan dut. Nazkagarria dago. Beethoven itzali, beste zurrutada bat hartu dut. Kloro edo herdoil edo kobalto edo arrautza ustelen zaporea dauka.
Odolak irakiten dit.
Halakorik ez zen Alemanian inoiz gertatuko. Arnasa hartzen dut sakon. Ezin dut goizeko kafea prestatu. Bizi-
lagunei galdetuko nieke, baina harreman txarra daukat haiekin. «Düsseldorfeko txibatoa» deitzen didate, putaseme
halakook. Eta ni ez naiz txibatoa, guztiz alderantziz baizik. Denen begien bistan jartzen dut legea betetzen ez duen
gaizkilea."
