Lohizulo
Politikaren mundutik eta kaletik datozen pertsonaiak elkarrekin nahasi ditu egileak, nobela urbano gisa definitu duen eleberrian. Pertsonaia bakointzarentzat hizkera berezia ere sortu du. Umorea eta thrillerra, euskara hegemonikoa den errealitate paralelo batean.
EGILEA: Aitor Oñate
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN-URTEA: 2025
Liburuari buruz El Diario Vascon-n argitaratutako erreportajea irakurtzeko, klikatu hemen.
Hona pasarte bat (11. or.)
"Diego eta Marrolo besarkatuz datoz. Atzerago, Julito eta Toro, lehenengoaren gidatzeko trebetasunagatik —edo trebetasun faltagatik— eztabaidatzen. Marrolok, boxeoko epaile batek nola, Diegoren eskua altxatzen du. Benda batean bilduta ez daukan eskua.
Txaloak, besarkadak, edalontziak... Diego heroia da. Hunkituta dago. Batzuek irrintzi egiten dute. Bospasei emakume musikaren erritmoan dantzan hasten dira eta gainerakoek txaloak jotzen dizkiete.
—Ea, agurtu ama eta nahastu hadi jendearekin —Marrolok, prakaren atzeko sakelatik diruz beteriko gutun-azal zimur bat atera, eta Diegori luzatzen dio."