Identitatea lapurtu badizute

Sare sozialen batean identitatea ostu badizute, garrantzitsua da azkar jardutea, bai zure nortasuna babesteko baina baita ahalik eta kalte gutxien jasateko ere.

Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:

- Gorde itzazu gertatu denaren frogak: jaso mezuen kopiak edo pantaila-argazkiak.

- Jarri harremanetan sare sozialekin eta salatu profil faltsua. Horretarako, "Jakinarazi " edo "Salatu" bideak izango dituzu eskura.

- Eman zure kontaktuei gertatutakoaren berri, haiek ere iruzurra pairatu ez dezaten.

- Aldatu zure pasahitzak.

- Aurkeztu salaketa polizia-etxean.

 

Irudia: Gerd Altmann, Pixabay



B1
2024-10-11
31148231
622