Konfinamenduan ere konta-kontari

Bidasoaldeko talde bateko kideek 2020ko maiatzean bidaia bat antolatu zuten Italiako Milan aldera, baina koronabirusa zela eta, hotel batean konfinatu zituzten eta hor egon ziren hilabete bat ezin ateraz eta Euskal Herrira ezin itzuliz. Hogeita hamaika egun osora. Baina lehen afariaren orduan, kafearen tenorean, botila bat patxaran pasatu zuten mahaiz mahai, eta baten batek ipuin bat kontatu zuen. Hortik aitzina gauza bera egin zuten. Kontakizun labur horiek guztiak dira hemen bilduta daudenak

EGILEA: Joseba Aurkenerena Barandiaran

ARGITALETXEA: Dakit

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu (00:04:48-00:06:52)

 

Hona pasarte bat (18.or):

Papagai berritsua

Bizkaiko ezkerraldeko herri batean kokatzen dugu oraingo istorio hau. XX. mendearen hasieran, aipaturiko herri horretan bazen putetxe handi bat, zenbait hamarkadetan zabalik egon zena. Baina gobernuak ateratako lege berriak putetxea ixtera eraman zuten. Eta horrela, egun batetik bestera, horren ongi zebilen negozioa bertan behera laga behar izan zuten. Bertan aritzen ziren emakumeek lur emankorragotara jo zuten eta eraikina, herrian ederrenetakoa zen eraikina, salgai jarri zuten. 

Herrian bazen ospe handiko medikua, Benantzio Larrañaga izena zuena, eta garai hartan sos asko poltsikoratzen ari zena. Haren emazteak beraien maila sozialarekin bat zetorren habia berrian nahi zuenez gero, eraikin hura eros zezan bultzatu zuen senarra. Eta hori dela eta,e gun gutxiren bueltan, eraikin hura erosi eta bertara bizitzera joan ziren.