Amaiur bat urtero

Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren eleberri beltz hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.

EGILEA: Jon Alonso Fourcade

ARGITARATZAILEA: Amaiurko Gaztelu Elkartea

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Egileari Euskadi irratian egindako elkarrizketa hemen daukazu entzungai. 

 

Hona pasarte bat (13. or):

Jasoko Migel

Amaiur filmaren zuzendariak, Naroa Iturrik, deitu zidan eguna nire bizitzako egun seinalatuenetako bat izan zen. Gidoia bidaliko zidala eta nirekin kontatzen zuela esan zidan. irakurtzeko eta gero hitz egingo genuela. Irailaren 20an hasiko zela filmaketa, eta ordurako prest egoteko. Protagonistetako bat nintzela, eta Eba Goiena zela protagonista femeninoa. Segituan agentziatik deitu zidaten, kontratuak-eta prestatzen ari zirela baieztatzeko.

Zerutik hurbil utzi ninduen Naroa Iturri andrea nitaz gogoratu izanak. Bestalde, ez zitzaidan hain arraroa izan, Naroa Iturrik beti eduki bainau bere lehentasun artistikoen artean, aktoreei dagokienez. Ez nuen parte hartzerik izan horrenbeste arrakasta eduki zuen Sorgin-orratzaren bidean, orain arte Naroak lortu duen arrakastarik handiena, deitu zidan arren.

 

 

Interesatzen zaizu



C1
2023-03-20
30212531
1323