Francisco de Garay-ren urrea
Jose Enrike Urrutia bizkaitar idazlearen kontakizun laburrez osatutako bilduma.
EGILEA: Jose Erike Urrutia Capeau
ARGITALETXEA: Pamiela
ARGITALPEN URTEA: 2022
Hona hemen pasarte bat (17. or)
Enbaxadore Liu-Xi (Ruper Ordorikari)
Almirante Okendok Habanako apezpiku Espada y Landari izkiriatu gutunei ezker, badakigu txinatar enbaxadore Liu-Xi, Shangaiko portutik ilkirik, sei hilabeteko bidaiaz gero Acapulcon lehorreratu zela; Okendok Veracruzen iguriki zion Habanaraino eramateko. Enbaxadorearen bidaiak urrunago zuen xedea, bada, lehenbizi Liu-Xik Cadizera nmabigatuko zuen, bertatik Erromaraino joateko Aita Sainduaren aitzinera bere burua aurkeztera.