Hanburgesak

Normalean lehenagotik prestatuta dauden hanburgesak kontsumitzen ditugu baina zuk etxean egin nahi badituzu, hemen daukazu Eibarko Udal Euskaltegiko Sandraren errezeta.

OSAGAIAK:

- 500g haragi xehatu                                                                                  
- Tipula erdia
- Koilarakada 1 edo 2 ogi birrindu 
- Ketchup koilarakada bat
- Arrautza bat
- Gatza
- Olioa 
- Brioche ogia
Betetzeko:
- Letxuga, tomatea, gazta, arrautza frijitua.
 

NOLA PRESTATU:

Hasteko ontzi batean haragi xehatua, tipula xehatua eta arrautza irabiatu bat ondo nahastuko ditugu. Ondoren, Ketchupa eta birrindutako ogi koilarakada bat gehitu eta nahastu berriro.
Nahasketa film paperarekin estali eta hozkailuan sartuko dugu, ordu erdi gutxi gorabehera, zaporeak ondo hartzeko.
Ondoren, nahasketaren zati bat hartu eta bolatxoak egin. Eskuarekin zanpatu eta gero hanburgesa forma eman.
Zartagin bero batean, olio tanta batekin, su ertain motelean frijituko ditugu.
Bukatzeko, ogia erditik moztu eta hanburgesa, letxuga, tomatea eta gazta jarriko ditugu. Gozoago egoteko gomendagarria da maionesa eta ketchupa botatzea.
 
On egin!!
 

Irudia: Niek Verlaan, Pixabay



A2
2023-02-17
30163142
296