Ametsak konpondu eta bete!

Andonik eta Ibonek aititeren Renault zaharra konpondu eta Marokoko 4L Trophy rally solidarioan hartuko dute parte. Bide osoan zehar gainera, aparteko zaindaria izango dute bi lehengusuek eta helduko dira helmugara; autoa bizkar gainean hartuta bada ere! Zorte on!

Abenturaren atarian, Ibon eta Andonik euren istorioaren berri eman dute eitbko tarte honetan.

Istorioa osorik ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

 

 

 

Irudia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Nola edo hala bete. Ahal den moduan, era batean ez bada bestean, zerbait lortu.

Duela astebete inguru zendu da. Kontuz: orain dela astebete, baina duela astebete inguru (hil da).    

Aititak baina. Baina aitonak; aititak, ordea. 

Orduak eta orduak eman. Denbora asko, ordu asko, igaro.  

Bukatzeko bidean dago. Gutxi geratzen da bukatzeko. Bukatzear dago.

Argi dute. Ziur daude, garbi dute, badakite.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Aurkezlea. Eta gaurkoan, Andoni eta Ibon lehengusuen historia kontatuko dizuegu. Gautegiz-Arteagako bi gazte dira eta azken egunetan bolo-bolo dabiltza sare sozialetan. Izan ere, euren familia arteko proiektua plazaratu dute. Aitonaren Renault 4 zaharra eraberritu eta Marokoko 4 L trophy rallyan parte hartuko dute otsailean. Aitona tamalez duela astebete inguru zendu da, baina ilobek argi dute: haren ametsa nola edo hala beteko dute.  

Esataria. Andoni eta Ibon lehengusuek harreman berezia izan dute txikitatik.  

Ibon Malaetxeberria iloba. Azkenean gu gara etxeko bi mutiltxoak, eta baserrian ibili garenak. 14 urtegaz ja (urterekin jada) horregaz kotxiagaz (kotxearekin) joaten ginen biok barrabaskeriak egiten. Gero, ni be (ere) bai akordat(z)en naiz osabaren edo aititaren altzoan jesarrita (eserita) joaten nintzela ni bolantea manejetan (gidatzen).  

Esataria. Eta 18 urte beteta Andoni atzerrira joan zen. 

Andoni iloba. Joan nintzen Galesera lan egiten nire lehengusuagaz (egitera lehengusuarekin) eta bertan frantses asko egon ziren, eta esan nien, ba guk orain 4 L trophya egin behar dugu, eta nik badekot (badaukat) bat baserrian, eta nire lehengusuak, iaz, orain urte bi, karneta atera eben (zuen), eta esan genuen: “Hau beitu egin (begiratu egin) behar dugu”.  

Esataria. Zoratuta zeudela esan zioten askok. Aititak baina bultzada eman zien. 

Ibon Malaetxeberria. Azkenean berari esan geuntsan (genion): “Aitita, kotxean joango ga (gara) Marruekosera (Marokora). Aitita, zer, Marruekosera joatea ondo edo zer?  

Aitita Santiago. E? 

Ibon Malaetxeberria. Zure kotxeaz Marruekosera joatea, zer ondo? 

Aitita Santiago. Nora arte?  

Ibon Malaetxeberria. Marruekos arte.  

Aitita Santiago. Bai.  

Ibon Malaetxeberria. Bai, ezta? 

Esataria. Aitita Santiago alboan zutela orduak eta orduak eman dituzte kotxea berritzen.  

Andoni. Kontaktu egin genuen lagun batzuekin, mekanikoak eta direzenak (direnak) eta esan euskuen (ziguten) eurek apur bat zer egin behar dugun eta gero geuk egin.  

Esataria. Kotxea bukatzeko bidean dago, baina babesleak behar, eta horretarako plazaratu dute euren istorioaren bideoa.  

Andoni. Zer ba (zeren) inskripzioak gutxi gorabehera 3.000 euro edo balio dauz (ditu).  

Ibon Malaetxeberria. Kotxea konpontzea dirua da, biajea dirua da. Gasolina, pejaea (bide-saria) pagatu egin behar digu… Behar duguna jendeak laguntzea diruagaz edo beharragaz edo ahal denagaz (diruarekin edo beharrarekin edo ahal denarekin), dena eskertzen da.   

Esataria. Dena martxan dago. Pena baina aititak ezingo dituela Marokon ikusi. 

Ibon Malaetxeberria. 98 urte eduki dauz (ditu), bada… Aste eta erdi edo izan da hil zena, eta bueno, behintzat geratzen gara kotxea ikusi duela konponduta. Aititari hori mesedea egin deutsagu (diogu) eta orain beragatik ja(da) heldu behar gara, fijo!   

Andoni. Bestela, bajatu, zulo bat egin txapeari (txapari) eta Picapiedra moduan.  

Esataria. Ez da erraza, baina argi dute etxekoen ametsa beteko dutela.        

C1
2023-01-31
30082578
00:02:26
2562