Zerria

13-17 urteko gazteei zuzendutako eleberria da “Zerria”, baina, egilearen hitzetan, helduek irakurtzeko modukoa ere bada. Arranoa eta erbinudearen metafora batek ematen dio hasiera 2021eko XL. Lizardi sariaren irabazle izan den istorioari, nahiz eta nobelaren izenburuan zerria aipatzen den. Izan ere, zerri bat epaitu eta hiltzera kondenatu zutela jakin zuelako aukeratu du animalia hori Patxi Zubizarretak bere lanaren izenbururako.

Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2022

Arranoa eta erbinudearen metaforaren ondoren, glaziarrak aztertzen dituzten bi zientzialarik, Bereketek eta Gaspardek, hartuko dute protagonismoa, Suitzako Alpeetan kokatuta dagoen Tsanfleuron glaziarrean gorpu batzuk aurkituko baititu horietako batek. Gaur egun kokatzen da istorioa, baina XIX. mendera eramango du irakurlea, Alpeetatik Piriniotara, gorpuzkiak identifikatzeko lanek bultzatuta hara iritsiko baitira bi glaziologoak.


Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.

Hona hemen naiz atarian argitaratutako liburuaren iruzkina

Aurkezpen-eguneko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.

 

C1
2022-05-10
29430701
204