Nor da Elena Arzak?

Elena Arzak munduko sukaldaririk onenetarikoa dugu. Tradizioa eta modernitatea batzen ditu bere sukaldean. Nondik gatozen ahaztu gabe, lan handia egiten du ikerketan eta berrikuntzan, zapore berriak esperimentatzen eta asmatzen. Berari buruz gehiago jakin nahi?

Elena Arzaken biografia entzun eta gertaerak ordenatu beharko dituzu. Jarri arreta denbora adierazteko esapideetan: data, urtea, garaia...

Jarduera hau egin ondoren, ausartuko zinateke ezagutzen edo miresten duzun pertsona baten biografia idazten? Nahi baduzu, Elena Arzaken biografia erabil dezakezu eredu gisa. Adibide gehiago dituzu erlazionaturiko sarreretan.

Elena, Juan Mari aita eta maisuarekin. 

Irudia: Javier Lastras (Wikimedia Commons)

B1
2021-10-20
  • Juan Carlos Murillo
28816715
862