Nirliit

Quebec hegoaldeko neska batek, Maatak, antzaren moduan, iparraldeko Salluit herrixka inuitera bidaiatzen du urtero, beste zuri askok bezala, uda-sasoian lan egitera, eta han ikusi eta bizitakoak aipatuko dizkio Evari, desagertu berri den lagun inuitari.

Egilea: Juliana Léveillé-Trudel
Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2021

Istorio honen bidez, Kanadako iparraldeko inuiten bizimoduaren erretratua egiten du Quebeceko Juliana Léveillé-Trudel idazleak, lan antropologiko bat balitz bezala. 
Kanadako ongizate estatuak indigenen bizitzan izan duen eragina aztertu eta, besteak beste, inuitek hezkuntzan, sexualitatean edo alkoholismoan dauzkaten gabeziak azaleratu ditu egileak. Horrekin batera, gizon eta emakumeen arteko rol-banaketa eta menderakuntza-sistemaren erretratu sakona egiten du idazleak. 
2018ko Pantagruel saria irabazi zuen liburuak

Hona hemen pasarte bat:
Funtsean hain gutxi ulertzen dugu elkar; hizkuntzaren langa. Zuriak desesperatu egiten dira zuen ingeles kaskarraren eta frantses are kaskarragoaren aurrean, baina gutariko nor da gai zuen hizkuntzan menturatzeko? Nor mintza dakizueke harako eleberri hartako Agaguk pertsonaiaren hizkuntzan? Nork hartzen du q, k eta j horietan behaztopatzeko nekea zertarako eta zuek ulertu eta tundrako hizkeran mintzatzeko? Nork? Nola leporatu norbaiti gure hizkuntza ez menderatzea, berarenean ezer esateko gauza ez garenean?

15.or.

C1
2021-08-10
28610672
425