Olinpiar Jokoak Tokion

Tokioko Olinpiar Jokoak 2021eko uztailean eta abuztuan jokatuko dira. Euskal Herritik joandako kirolari ugari izango dira bertan. Bakoitzak bere helburuak ditu, desberdinak, baina guztiak pozik daude parte hartzeko aukeragatik. Haien inguruan ariko gara jarduera honetan.

Bideoa eta testua oinarri hartuta, ondoko ariketak egin ditzakezu:

    - Nazioarteko txapelketak gustuko dituzun adierazi.

    - Bideoa ikusi eta aukeratu kasu bakoitzerako esaldi egokia.

    - Testua irakurri eta erantzun galderei.

    - Lehia terminoa landu.

    - Olinpiar Jokoak antolatu euskaltegian.

2019an La Seu d’Urgell-en (Kataluina) ospatutako Munduko Txapelketan Elosegik brontzezko domina lortu zuen bakarka. Argazkia: Antoine Lamielle (CC BY-SA 4.0) Commons Wikimedia

OHARRA: Ikasgelan ez bazaudete, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa,  WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...

B1
2021-06-18
  • Aitziber Larramendi
  • Axun Ertzibengoa Aizpiolea
28364783
2143