Azido hialuronikoa

"Teknopolis" saioko atal honetan azalduko digutenez, azido hialuronikoa modu naturalean agertzen da gure gorputzeko zenbait ataletan.

Erosten ditugun kosmetikoetan ere aurkituko dugu azido hialuronikoa, gure azalerako onuragarria delako. Xehetasun gehiago jaso nahi izatera, Ikusi bideoa. 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Azido hialuronikoa. Ezaguna egiten?  

Seguru asko zure gaueko kremak daukalako. Bada, zuk ere baduzu. Azido hialuronikoa biomolekula bat da, zehazki, polisakarido bat eta modu naturalean agertzen da gorputzeko hainbat ataletan. Hala nola, azalean, zilbor-hestean, ehun eskeletikoan, likido sinobialean zein begietan.  

Hain zuzen, behi baten begian aurkitu zuten Columbiako Unibertsitateko zientzialari batzuek azido hialuronikoa 1934. urtean. Gaur egun, ordea, oilar-gandorretik eta marrazo-hegaletik ateratzen da batik bat.  

Azido hialuronikoa gai da ur-bolumen handia atxikitzeko, milaka aldiz bere pisua. Eta horregatik ona da azala hidratatzeko eta zimurrak ez sortzeko, zahartzearen ondorioz galdutako likidoaren bolumena ordezten baitu.  

Baina ez da helburu estetikoekin bakarrik erabiltzen.  Azido hialuronikoak erabilera klinikoak ditu. Esaterako, zaurien eta ultzeren orbaintzaile gisa, artroskopia baten ondorioz galdutako likido sinobiala ordezteko edo artikulazioetako endekapenezko gaixotasunen tratamendu gisa, gorputzak kolagenoa sortzea bultzatzen baitu.    

C1
2021-01-27
27915063
01:21
873