Brutalismoa: hormigoizko eraikin ‘itsusien' historia
1887ko urriaren 6an jaio eta 1965eko abuztuaren 27an hil zen brutalismoarekin lotzen den Le Corbusier arkitekto eta margolari ezaguna.
Anartz Ormaza arkitektoa brutalismoaz aritu da ‘Ahoz Aho' telebista-saioan. Hormigoia da korronte arkitektoniko honen ezaugarri nagusia eta edertasunaren kanon klasikoetatik kanpo koka daiteke.
Jatorrizko bideoa, helbide honetan duzu ikusgai.
Ilaski Serrano.- Zer da hau?
Anartz Ormaza.- Bueno, brutalismoa, berez, da arkitektura-estilo… korronte bat bada, berrogeita… berrogeigarren hamarkadan hasi zena, gutxi gorabehera, baina bueno, terminoa “akuñatu” esaten dena, berrogeita hamargarren hamarkadan eman zitzaion izena. O sea, nahiz eta hamar urte lehenago hasi, bueno, estilo honetako eraikinak egiten, izena-izena berrogeita hamargarren hamarkadatik.
Ilaski Serrano.- Arkitektura-estilo itsusitzat izan dena…
A.O.- Bai.
I.S.- Estereotipo guztiei jarraituta, hor “baina” batzuk jarriko ditugulako, noski…
A.O.- Bai, bere…
I.S.- Ikusten gabiltz hormigoia, errotuloetan ikusten gabiltz, hormigoia izango da oinarria eta gainera izena ere hortik hartuko du.
A.O.- Bai, bueno, bere izenak esaten du, gaur eguneko adieratik, brutalismoa polit-polita ez du ematen izango denik! Eta… eta bai, berez, bere izena dator Béton brut izenetik.
I.S.- Gizon hori?
A.O.- Gizon hori da …
I.S.- …aipatu behar dugu…
A.O.- … gure Le Corbusier famatua. Ja hiru-lau bider aipatu duguna gauza desberdinengatik, eta bueno, bada, Le Corbusierek berrogeigarren hamarkadan egin zuen L’unité d’habitation, bueno, lehenengo horrelako etxebizitza-bloke proiektu bat eta hau, bueno, esaten dute hau dela brutalismo-estilo horren, bueno, oinarria, ez? Zuk esaten zenuen moduan, oinarria dauka, hein handi batean, hormigoiaren erabilera horrekin, ez? berak erabiltzen zuen hormigoi…hasi zen erabiltzen hormigoia modu gordin, brut batean, ez? eta… eta bueno, hamar urte beranduago, historialari batek, ingelesak, hartu zuen, ez? hor, Béton brut, brut hori hartu zuen eta lehen aldiz izendatu zuen brutalismoa.
I.S.- Berrogeita… hamar, esan dugu? Berrogeita hamar-hirurogeita hamar, hor eta berrogeiko hamarkada aipatu didazu ere bai, ezin dugu ahaztu Europa suntsitzen duen gerra mundial bat dagoela!
A.O.- Hori da kontestua. Gerra mundiala amaitzen da eta Europa guztia, gehiena, berreraiki egin behar da eta Le Corbusierrek egiten duen aportazio hau, L’unité d’habitation hau zen, bueno, modelo bat sortu etxebizitza-eskasia edo falta horri aurre egiteko, ez?. Gauza bera egiten dute hor ikusi dugun Peter eta Alison Smithsonen proiektuek, ez?
Badago beharrizan bat eta da etxeak behar dira, hiriak berreraiki egin behar dira eta momentu horretan, balio estetikoa zen, komilla (komatxo) artean, gutxienekoa, ez? Hor beharrizan bat zegoen, ez? eta orduan, bueno, bada, hasten dira erabilten (erabiltzen) eskurago daukaten materiala eta hori da hormigoia. Irakurri… gaia prestatzen nenbilela irakurri nuen hormigoia dela uraren ostean gaur egun gehien kontsumitzen den materiala mundu-mailan.
I.S.- Pentsa, ura kontsumitzen da gehien, eta gero hormigoia.
A.O.- Eta gero hormigoia. Hori irakurri dut pasa den astean, prestatzen nengoela.
I.S.- Eta estilo hau, esan duguna, hasieran itsusia, inoren gustukoa ez delako izango. Esaten gabiltz (gabiltza). Honelako irudiak, hormigoizko irudiak eta datozkigulako denoi holan (horrela), edo babes ofizialeko etxeak…
A.O.- Bai.
I.S.- … edo eskuindarrek osatuta edo guztiz alderantziz, ezkerrekoek ere esaten zuten komunismoarekin lotuta daudela.
A.O.- Hori da, bai. Beti esaten duguna, ez? arkitektura dago lotuta, bueno, ez, arkitektura erabili izan du beti botereak eta kasu honetan eta garai hartako bi bloke nagusiak (nagusiek) erabili zuten: alde batera eta bestera.
Heltzen denean mugimendu honen ostean honen gaineko irakurketa, hirurogeita hamargarren hamarkadan ja, hogei urte bat hauek eraikitzen, hasten dira alde batetik garaiko, ez? hirurogeigarren hamarkada bukaerako antisistemak esaten hauek zirela faszismoaren erakusle, eta abar…
I.S.- Izen horrekin, ezta? horrekin lotutakoa…
A.O.- Hori da. Bai, eta kontrara, eskuineko mugimenduak hasten dira esaten, bueno, bada hori, gaitzespen-mugimendua, bada hori, bada adibidez, bloke sobietikoak asko erabili zuelako, baina bloke sobietiko osoan, e? izan zen gauza oso-oso-oso, errekurtso oso erabilia.
I.S.- Galdera egin behar dizut: Itsusia da?
A.O.- Itsusia da? Niretzako ez da itsusia, niretzako alde batetik, estetikoki…
I.S.- Zu oso fana zara…
A.O.- …ni oso fana naiz! Kar, kar, kar…
I. S.- …behin baino gehiagotan ekarri didazu hau…hau… zu bazara fana… Niri gustatzen zait ere bai.
A.O.- Lehenengo bider aipatu nizunean izan zen ekarri genuenean elizen asuntoa eta erakutsi genuen justu Le Corbusierren eliza bat, La Tourette-koa, gero ikusiko dugu irudiren bat. Eta bai, badauka, klaro, egiten duzunean irakurketa hainbeste urte pasa eta gero, klaro, balio estetikoak pisu handia dauka eta oso erakargarria da estetikoki. Beste gauza bat izango zen hor, hau adibidez, Peter eta Smithsonen etxe, etxe-multzo hau Londresen, beste gauza bat izango zen hor bizitzea, e?
Hau, adibidez, jarri da azkenaldian oso modan eta ez dakit zenbat raperoren bideoklipetan, bideoklipak-eta, hor grabatu dira, ez?
I.S.- Bai, eta Instagramer-en argazkiak eta abar…
A.O.- Bai, baita ere.