Hondarrak

Nobela honek, Tupa presoaren ikuspegitik, bi gai uztartzen ditu: euskal gatazka eta Tuparen amonaren herria, Uxue, urteen poderioz husten ari dena. Eta bada beste hondar-mota bat ere: belaunaldien arteko transmisioaren etena.

Egilea: Ruben Sanchez Bakaikoa
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2019

Atxilotu dutenetik, espetxe batetik bestera eraman dute Tupa presoa. Kartzelan dagoela, familiaren istorioak biltzen hasiko da, Pilar eta Juliaren ahotsetan, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko dira, 80ko eta 90eko hamarkadak Espainiako Gerra Zibilaren hondarrekin.

Bideo honetan Ruben Sanchez idazle gasteiztarrak liburuaz hitz egiten du Ahoz Aho saioan. Eta Euskadi Irratiko Arratsean irratsaioan ere liburu-egileari eginiko elkarrizketa duzu entzungai.

Hona pasarte bat:

Uxueko boluntarioak – tartean Pilarren neba nagusia, Julio, falangistaIruñera abiatu ziren. Karriketan, dena zen bizitasun, umeak pelayo edo balilla jantzita, margarita emakume karlisten taldeak, gorrien eta abertzaleen egoitzak espainiar banderekin okupaturik… Zozo moko laranjadunak asaldaturik zebiltzan batetik bertzera hegaka, haien zorzorrak karriken aztoramenean entzungaitz.

(68 or.)

C1
2019-10-10
20771127
1581