Nola aukeratu etxerako animalia egokia

Oraingoan, landareak alde batera utzi eta beste bizidun batzuk izango ditugu protagonista, etxeko animaliak, hau da, gure etxeetan gurekin bizi diren laguntzako animaliak.

Lehenengo eta behin, zeren bila gabiltzan aztertu behar dugu, zergatik nahi dugun animalia bat gure inguruan. ú Eguneroko bizimoduan lagunduko digun adiskidea nahi dugun, paseoak ematera joateko lagun bat edo gure seme-alabentzako edo gurasoentzako konpainia. Zakur batek gustura lagunduko digu paseoak ematen baina etxean filmak ikustea edo irakurtzea ikaragarri gustatzen bazaigu, ez dago katua bezalakorik. ú Arraza ere tentuz aukeratu behar da, pertsonak bezalakoak baitira animaliak ere. Ez da gauza bera leku exotiko batean bizi den norbaiten izaera, errusiar batena edo oso iparraldean bizi denarena. ú Gure ingurua ere aztertu behar dugu, aukeratzen dugun animaliarena ere izango baita. Bakarrik edo haur txikiekin bizi garen, gure etxebizitzaren tamaina, daukagun denbora librea, gure eguneroko ohiturak, gure izaera, gure mugak... Ez zalantzarik izan, zure beharretara moldatuko den animalia aurkituko duzu. Arretaz eta arduraz aukeratzen baduzu, ez zara damutuko. Albaitari edo janari-gastuek kezkatzen bazaituzte, gogoan izan zure sendian animalia bat izateak eskainiko dizun onura fisiko eta psikikoa. Zenbaiten ustez, etxeko animaliekin bizitzeak murriztu egiten ditu bihotzeko arazoak izateko aukerak, baita tentsio arteriala ere. Gainera, haurrengan ardura hartzeko jarrera pizten dute eta zenbait ikerketen arabera, badute eraginik haurren adimen-mailan ere, handitzea lortzen baitute. Gurasoen eta edozeren aurka jotzeko joera baretzen dute gazteengan eta beren autoestima hobetzen laguntzen diete. Zaharrei behar psikologikoak asetzen lagun diezaiekete. Gizartean badute etxeko animaliek beste hainbat gauzatan protagonismorik, gogoan izan ditzagun erreskate-lanetan laguntzen duten zakurrak, adibidez. Guk asko ematen diegu baina beraiek ere gauza bera egiten dute gurekin. Nork bere kontuak atera ditzala.



2002-01-16
16525948
1114