Amatxo, gay naiz

Elkarrizketa honetan Igorrek gay zela nola azaldu zion amari kontatzen digu. Aitarekiko eta arrebekiko harremanen berri ere ematen du.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

DANI.- Jakin beharko lukeen norbait ba al dago oraindik zu gay zarela ez dakienik?

IGOR.- Um!

D.- Zuk maite duzun norbait edo, estimatzen duzu norbait eta ?

I.- Ba ez. Ba ez. Oraingoz ez. Edo ez dut pentsatzen…

D.- Nori esango, ez dakien nori esango zenioke gustura?

I.- Ba agian nire aitari.

D.- Zure aitak ez daki.

I.- Ez, baina beno, aspaldian ez daukat bearekin erlaziorik. Así que… ba ez dakit. Zaila da esatea. Zaila urruti dagoelako. Gertu ba, balego, ez nuke inongo arazorik izango.

D.- Urruti esan nahi duzu, milaka kilometrotara. Edo…

I.- Ez. Urruti…

D.- Beste Euskal Herriko hiri batean…

I.- Horixe da.

D.- Eta zure amak ba al daki?

I.- Bai. Noski.

D.- Ez iezadazula esan “noski”, eta gero esaten didazu aitak ez dakiela!

I.- Baina aitak ez daki ba inoiz ez dudalako aukerarik izan. O sea, esan nahi dut. urte asko dira ez daukadala harremanik berarekin. Eta orduan ba, beste gauza bat bezala, ez daki ikasten dudanik, edo lan egiten dudanik, eta orduan ez daki ere zeinekin egiten dudan txortan. Orduan, normala da.

D.- Eta amatxori, nola esan zenion? Amatxori esan dut, pentsa ezazu zer-nolako karga daukan horrek, e?

I.- Bai. Bai.

D.- Amatxori nola esaten zaio bere semeak ez duela seme-alabarik izango, eta bera ez dela izango, behintzat Igorren aldetik.

I.- Ba kristoren mozkorrarekin.

D.- A bai?

I.- Bai. Bai. Bai.

D.- Ze krudela, Igor!

I.- Ba beno, zer egingo diogu?

D.- Aber, nola izan zen hori?

I.- Ba izan zen Gabon Zahar batean, kristoren mozkorra harrapatuta, goizeko zazpietan.

D.- Zenbat urte zituen orduan Igorrek?

I.- Hogeita bat.

D.- Aber, deskribatu iezadazu…

I.- Eszena!

D.- Bai.

I.- Ba beno. Nire ama da guardia, de la vieja guardia, o sea, katoliko petoa: bizitza honetan sufritzera gatoz, edozein gauza dela, ba ondo hartuko dugu, eta horrelakoa, eta beno… banekin ez zuela inolako arazorik izango, eta kontatu nion, horrela, erdi mozkorra nengoela…

I.- Itxoin, itxoin. Goizeko zazpiak, tin-ton, tin-ton, edo

I.- Ez. Qué va, qué va…

D.- Giltzarekin zabaldu zenuen atea?

I.- Ni Gabon Zahar egunean normalean etxean egoten naiz.

D.- A! Etxean egoten zara.

I.- Bai. Bai.

D.- Orduan mozkorraldia etxean harrapatu zenuen.

I.- Etxean harrapatu nuen. Bai.

D.- Bai.

I.- Nik mozkorraldi handienak etxean harrapatu ditut.

D.- Konforme. Asko al zineten etxean gau hartan?

I.- Momentu horretan biak bakarrik.

D.- Biok.

I.- Um!

D.- Sukaldean izan al zen?

I.- Ba, hombre…

D.- Oso tipikoa.

I.- Etxe batean beti garrantzitsuena sukaldean gertatzen da.

D.- Amatxo ondo zegoen ala gau bereziaren ondorioz, piripi samar bera ere?

I.- Ez. Ni nengoen piripi samar.

D.- Zu zeunden piripi samar.

I.- Bera ondo zegoen. Bai.

D.- Konforme. Orduan, nola izan zen. “Amatxo, eseri zaitez, mesedez, zerbait kontatu behar dizut” ala catapum-chimpun… hor dihoakizu dena, eta moldatu nahi duzun bezala?

I.- Ba, izan zen bietakoa…

D.- (barreak)

I.- Catapum-chimpun eta ere bai ba: “eser zaitez, gauza bat esan behar dizudala”. Eta jarri zidan, horrela…

D.- Itxoin. Itxoin. Itxoin. Nola esan zenion?

I.- E?

D.- Nola esan zenion?: “ama, homosexuala naiz. Ama, mutilak ditut gustuko. Ama, marikoia naiz…”. Hori nola esaten zaio amatxori?

I.- Hombre, amatxori esatrea: “marikoia naiz”. Oso fuertea da hori.

D.- Ez dakit. Aizu: pipiri samar zaudela esatea ere ez dakit. Baina beno…

I.- Hombre! Bai. Piripi nengoen, baina ez nengoen umore txarrez. Ez nuen esango en plan represalia… Ez. Ondo. Ba ez dakit. Ez dakit nola esango nion, seguru era… modu nahiko formal batean. O sea, pasatu gabe. Gero bai, gero b a igual mingaina soltatu dut eta batzuetan hitzak eskapatzen zaizkit, baina ez, momentu hartan, ez.

D.- Deskribatu iezadazu, mesedez, amatxoren aurpegia… Jabetu al zinen amatxoren aurpegiaz, nahiz eta mozkortua egon?

I.- Bai. Jabetu nintzen.

D.- Bai. Bai.

I.- Noski jabetu nintzela.

D.- Bai. Eta?

I.- Ba ez dakit. Haur bati ba pastel bat kentzen diozun momentuan jartzen duen aurpegia. Hori berbera!

D.- Negarrez hasi al zen?

I.- E? Barkatu?

D.- Negarrez hasi al zen?

I.- Ez. Ez. Ez naiz gogoratzen, baina ez dut uste.

D.- Zer esan zizun?

I.- E? Beno, ba hori, “resignazioa”… Eta beno. Ez zidan ezer berezirik esan, e? Ba zaintzeko. Kontuz ibiltzeko… ba gaixotasun sexualekin…

D.- Kontxo!

I.- Ba. Klaro! Normala da. Eta ez ezkontzeko!

D.- Esan zidan bizitzaz gozatzeko. Eta ezkondu behar banuen, berandu ezkontzeko.

I.- Baina gizonezko batekin ezkontzeko ala emakumezko batekin ezkontzeko?

I.- Hombre! Gizon batekin. Eta ere bai probatzeko, aber emakume batekin… Hori ere bai gogoratzen naiz.

D.- (barreak)

I.- Baina ez. qué va. Oso ondo ulertu zuen. Eta, eta orain galdetzen dit, ea norekin nabilen edo ez nabilen. Eta ez. Amarekin oso, oso harreman ona…

D.- Amatxori hori dena aitortu aurretik. Zuk, zure sexualitatea, zure etxean nola bizi zenuen?

I.- Beno. Nire arrebek bazekiten ere. O sea, nire arrebak ni baino heldu, o sea, adina handiagokoak dira, eta nola barneratu zuten, zer esango diegu?

D.- Eta arrebei ere zuk esan zenien ala ?

I.- Bai. Nik esan nien.

D.- Zuk esan zenien. Hogeita bat urterekin eta gau hartan bertan ala lehenago?

I.- Beno, sumatzen zuten, e!

D.- (barreak)

I.- Ez zuten horrelako sorpresarik izan… “Ahí va…” Ez. Qué va! Sumatzen zuten. Txikitandik ikusten zitzaidan ze hankatatik kojoka nenbilen eta!

D.- A bai? Txikitatik?

I.- Bai.

D.- Orduan, zure amatxok ere behar bada zerbait

I.- Bai. Bai.

D.-…  sumatuko zuen, baina ez zuen ikusi nahi.
… 
I.- Ez zuen ikusi nahi. Klaro! Normala da. Baina hori oso normala da: oso gertu dagoen jendearekin nahiko itsuak izaten gara normalean.



 



B2
2002-01-15
16356407
0:05:45
1945