Produktibitatea eta motibazioa lantokian

Aspaldi honetan, produktibitatea eta langileen motibazioa areagotzea helburu, gero eta lantoki gehiagotan egiten dira enpresek eurek sustatutako kirol- eta aisia-jarduerak.

 

 

 

Sekuentzia honetan hauxe egingo duzue:

 

 

 

  • Karmele Jaioren artikulu bat bakarka irakurri, eta haren ideia nagusia zein den asmatu. Ondoren, taldeka mintzatuko zarete irakurritakoaz.
  • Gela talde bitan banatuta, talde bakoitzak irratiko pasarte bat entzungo du Kirola, yoga eta aisia lantokian gaitzat duena. Gero, elkarri kontatuko diozue entzundakoa onurak azpimarratuz.
  • Bukatzeko, zuen enpresako langileen produktibitatea eta motibazioa handitzeko helburuarekin, 300 hitzeko gutun bat idatziko diozue Giza Baliabideetako arduradunari zeuen proposamenak eginez eta arrazoituz.

 

 

C1
2017-03-27
16172411
15187