Abere madarikatuak

Antxon Gomez basozainak bestiario berezia aurkezten digu liburu honetan. Abere madarikatuen istorioak kontatu dizkigu, historia eta mitologia nahastuz, sinesmenak eta kondairak txertatuta.

Otsoa, amuarraina, hartza, azkonarra, gepardoa, itsas txakurrak… hauen guztien joan-etorriak deskribatzen ditu liburuan.

Egilea: Antxon Gomez
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 1997

Hona hemen pasarte bat:
Bi urteko otsar gaztea da. Aurpegia beltzaska, gris-arreak gorputz eta hankak. Oraindik ez du neguko ilea agerian, bai ordea borraren lehendabiziko aztarnak. Begirada argia, ibilera dotorea.
Burgos eta Kantabriaren arteko mendi-multzoetan jaio zen, espeziea duela zenbait hamarkada desagertu eta ostera berkolonizaturiko eskualde batean. Hango herri eta basaburuak jendez husten ari ziren etengabe. Gizakiek kalera jotzen zuten bizimodu erosoagoren bila, hiritasunak liluraturik. Geratzen ziren bakanak belaunaldiz belaunaldiko bizimoldea mantentzen saiatzen ziren paraje latz haietan. Larre-behiak, ardiak eta behorrak udako goiko larreetan, eta esne-behiak baserrietan.

17.or.

C1
1997-02-16
16171286
999