Erreklamazioei erantzuten

Hainbat eta hainbat dira egunero jasotzen diren erreklamazio, kexa eta iradokizunak Osakidetzak horretarako dituen zerbitzuen bitartez. Unitate honetan, erreklamazioen sailkapena egin, erantzuna nola eman aztertu, eta zuk zeuk gutuna nola sortu jakiteko aukera izango duzu.

Helburua: Osakidetzan jasotako erreklamazioak erantzuteko gutuna sortzea


Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:

  • Erreklamazioak sailkatuko dituzu.
  • Zentroan norbaiti esandakoak birkontatuko dituzu -EN / -ELA erabiliz.
  • Erreklamazioari erantzuteko gutunaren ideiak bereiziko dituzu.
  • Gutunean erabiltzen diren esamoldeak hutsuneetan kokatuko dituzu.
  • Gutunaren egitura ezagutuko duzu.
  • Eskemari jarraituz, gutuna osatuko duzu.
  • Ideiak lotzeko hitzen esanahia emango duzu.



B2
2006-09-26
  • Benitez Reyes, Belen
16155683
2657