Hilma Af Klint

Arte abstraktuan Kandinsky eta Modrianen aurretik aitzindari izan zen artista suediar hau erabat ezezaguna izan da orain dela gutxi arte, baita bere lan ikusgarria ere.

Euskadi Irratiko Amarauna saioko Traidoreak atalean emakume margolari hau ezagutu dugu. 

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu

 

 

 

 

 

 

Irudia: P.D 1 (moldatua)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Aitatzat jo. Aita izango balitz bezala hartu. 
- Erabat ezezaguna. Guztiz ezezaguna. 
- Inor gutxiri. Oso pertsona gutxiri.
- Kontu ilunagoetan. Gizartean hain ongi ikusten ez diren gaietan.
- Heriotz goiztiarra. Behar baino lehenagoko heriotza. Norbait oso gazte hiltzen denean.
- Konektatu asmotan. Harremandu, konektatu nahian.


Jaitsi
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Off ahotsa.  Juan Aldaz soziologoaren eskutik: Traidoreak.

Esataria. Bera hasi zen koadro abstraktuak margotzen arte abstraktua oraindik existitzen ez zenean; ez Kandinsky, ez Mondrian, ez Malevich… Arte abstraktuaren aitatzat jo izan diren horiek hasi gabe zeuden oraindik arte abstraktua egiten.

Baina gure gaurko traidorea bai; isilpean, zarata handirik atera gabe. XIX. mende amaieran Suedian jaiotako artista horrek mila lan baino gehiago egin zituen, eta garaiko kanon artistiko guztiak apurtu zituen, ordura arte arte abstraktua ez baitzen existitzen. Bera izan zen lehenengoa. Hala ere, orain arte ia inork ez du ezagutu.

"Nora zoaz?" galdetu zioten Suediako Arteen Errege Akademiara joan zenean. "Artisten Akademiara noa, artea ikasi nahi dut". "Barkatu baina emakumeen sarrera atzealdean dago". Eta nik uste, Juan, eskena horrek ondo laburbiltzen duela zergatik izan den Hilma Af Klint artista erabat ezezaguna, ezta?

Juan Aldaz.  Bai, argi dago, beste hainbat pertsonek eta akaso emakumeek bereziki, zapai (sabai) asko hautsi behar izan dituzte, eta artean baita ere, ezta? Eta horren erakusle, adibide, dugu, bai, Hilma Af Klinten bizitza eta ostean bere obrak izan duen sona edo eragina gizartean edo aitortza falta esango genuke.

Esataria. Ezezaguna izan zen, batetik emakumea zelako eta, bestetik, baita neurri batean berak hala nahi izan zuelako ere.

Juan Aldaz.  Bai, ez dezagun ahaztu Hilmak ere aurrez asko marraztu zuela, errealismotik ere kriston gaitasun artistikoa zuela. Baina bere, esango genuke, bolada abstraktuan, berak inor gutxiri erakutsi zion bere obra. Are gehiago, berak irudikatu zuen eta pentsatu zuen bere obra bera hil eta 20 urtetara edo erakutsi beharko zela, bere gizarte garaikidea ez zegoelako prest bera lantzen ari zen hori ulertzeko eta prozesatzeko. Eta gero, gainera, horrela suertatu zen, 1986 urtean bueltan, eta orduan izan baitzen aurrenekoz bere obra plazaratu zela.

Esataria. Esaten dute, bere testamentuan idatzia utzi zuela: Mesedez, ez erakutsi inon nire lanak gutxienez ni hil eta 20 urte pasa arte.

Juan Aldaz. Zergatik hori? Akaso, generoa transbertsalki aztertu genezake, ez?

Esataria. Baina gero Hilma kontu ilunagoetan ere izan zen aitzindari. Hilmak esaten zuen
berari espirituek laguntzen ziotela koadroa margotzen, ez?

Juan Aldaz. Eta Hilmaren kasuan, ezin ahaztu ere berari asko eragin ziola bere ahizpa txikiaren heriotz goiztiarrak, eta ordudanik bereziki hasi zen ere espiritismoetan eta bestelako kontuetan. Ba, nolabait beste alde horrekin-edo konektatu asmotan.
Eta bai, bere lana abstraktuan oinarritutako bat, ez zuela berak margotzen, baizik eta espiritismo saioen ostean espirituren batek berangan irudikatzen zuen zer margotu behar zuen, eta bera sortzen zen hori isladatzen (islatzen) saiatzen zen. Guretzako, akaso, egungo begiradatik…

Esataria. Oso xelebrea da

Juan Aldaz. Baina berriro, akaso, generoaren zerara buelta gintezke ze garai bertan ez,  Handiskyk oso harro eta pozik berak aitortzen zuen bere lana, eta bera zen sortzailea, baina kasu honetan gerta litekeena, emakume izanik ere, esaten zuen ni nola izango naiz honen protagonista? Igual beraren inspirazioa zen hori berea ezin zuen izan emakume bat espazio publikoa tarte adierazpide horretan.
Ba, akaso, justifikazioa, esplikazio, eta berorrek ere hori ulertzeko modu bakarra zen pentsatzea beraz gaindiko zeozer izan behar zuela hori, zeren emakumeek ez zuten ohituraz hori egiten, ezta? Ikusi besterik ez dugu berak esandakoa eta obra bera hil arte, 20 urtetara ez da erakustearen zera hori? Ba, akaso harrokeria, lotsa, beldurra.

Esataria. Guggenheim museoan, Bilbon, erakusketa jarri dute Hilma Af Klint margolariarena, eta bertan, erakusketan, izan den jendeak esaten du espiritualtasun hori oso-oso- oso agerikoa dela bere koadroetan.

Juan Aldaz. Azken batean, zaila egiten zaigun gizartea bizigarriagoa egiten laguntzen digute, hunkigarriagoa, emozionanteagoa (zirraragarriagoa).

B2
2025-01-27
31355491
00:04:11
758