Los Gigantes: itsaslabar erraldoia

Tenerife uhartearen hego-mendebaldean dago Los Gigantes itsaslabar erraldoia. Zenbait puntutan 600 metroko altuera izatera iristen da eta, hala, irlako paisaiarik ikusgarrienetarikoa da.

Asier Hilariok, Euskal kostaldeko geoparkearen koordinatzaileak, Tenerifeko txoko horretan ikusi eta gozatu dezakegunaren berri eman du. 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Pxhere.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Aukera polita. Momentu ona.
Gune ikusgarri. Paisaia aldetik edo leku berezia, oso polita. 
Seguru aski. Ziurrenik, probabilitate handiz. 
Lekurik ikusgarrienetarikoa. Leku edo toki ikusgarrien artean, berezienetako bat.
Sumendiei buruz. Sumendien inguruan, sumendiak hizketarako gai hartuta.
Gertatu liteke. Ez da ziurra gertatzea baina aukera badago.
Noizbehinka gertatzen da. Batzuetan pasatzen da.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Asier Hilario. Nik uste labarrak pixka bat aitzaki(a) bezala hartuz, nahi baldin baduzu, iruditu zait oso aukera polita zela ikusteko gune ikusgarri batzuek munduan daudenak. Nik ezagutzen dituten (ditudan) batzuk, egonda naizena eta, beste batzuek ez baina buruan dauzkadanak joateko, apuntatuta dauzkadanak. Eta bueno (tira), iruditzen bazaizue hasi gaitezke ba adibidez, gertuen daudenetik,  gertuen eta Kanarietara joango gara… 
Ilaski Serrano. Oso ondo!
Asier Hilario. Hor badaude seguru aski gehienek ezagutuko dituzuen labar batzuk: izena dute Los Gigantes. Hau da Los Giganteseko labarra(k). Izenak berak esaten du, ez? Los Gigantes bueno ba dira beneta(z)ko erraldoiak. Labar hauek oso altuak dira; hauek daude Tenerifeko hegoaldean. Eta nik benetan esango det (dut) azkeneko urteetan egon naizen lekurik ikusgarrienetarikoa da hau: faro de Teno izena duena. 
Normalean Los Gigantes(era)  jende gehiena joaten da herri txiki bat badago Los Gigantes izena duena, oso turistikoa, eta hortik. Baina beste aldera joaten bazara kotxez buelta handi bat emanda, Teno da leku hau, bueno, leku hau da ikusgarria. Labar horiek dauzkate 600 metro altueran, 600 metro altueran. Gaur hartuko dugu erreferentzia bezala Iberdrolako dorrea: Iberdrolako dorreak dauzka 165 metro.
Ilaski Serrano. Uauuu!
Asier Hilario. Ba labar hauek dauzkate 600 metro eta dira oso bertikalak. Eta, bueno, hemen azkenean ikusten ari gara, gogoratuko zara hitz egin genuela behin Teneriferi buruz, Teideri buruz –Teidek dauzka 4.000 metro, ia 4.000 metro- baina Tenerifek dauzka beste 4.000 metro itsaso azpian. Tenerifeko edifizio bolkanikoak 8.000 metro dauzka. 
Ilaski Serrano. Gure, sumendiei buruz egin genuen programa arrakastatsu horretan.
Asier Hilario. Oso programa polita izan zen, bai!
Ilaski Serrano. Kontatu zenigun. Zenbaitek esan didate, ze interesgarria izan zen.
Asier Hilario. Honek ere ematen du, erakusten dizu hori, zer nolako tamaina daukan edifizio horrek. Bakarrik edifizio handi horren zati baten higadura txikiak ematen dizkigu 600 metrotako pareta erraldoiak: guretzako Los Gigantes izena dutenak. Gainera txalupaz ere bisitatu daitezke eta, bueno, hor ikus daitezke Tenerifeko irla, irlako arroka zaharrenetarikoak. Oso-oso-oso leku ikusgarria eta, adibidez, hor egin daiteke trekking bat oso polita: Masca herritik behera, kainoi batetik behera jaisten zara hondartzaraino eta txalupa batek hartzen zaitu eta bueltan eramaten zaitu herrira. 
Ilaski Serrano. Eta esaten zenbiltzan Asier, ulertu behar dugu eguneroko borroka hori dauala (dagoela), eguneroko guda hori eta paisaia hau aldatu daitekeela…
Asier Hilario. Egunero, egunero eta egunero. Hor ekarri ditut bideo pare bat, ea gero momentu batean ikustea dauzkagun (ikusteko aukerarik badaukagun), ze klaro (noski) hori ez da erraza, hori gertatu liteke edozein momentutan, ez? Badoaz gauzak higatzen eta, bat-batean, buum! (erori) egiten da. Begira, hau adibidez da Gomera irlak. Begira, begira, ikusi! Eta hor beran (behean) karabana batzuk daude. 
Ilaski Serrano. Uau!
Asier Hilario. Hor erori dana (dena) hori da edifizio eraikin) bat bezala (eraikin baten tamainakoa), edifizio, hemen Bilboko edozein etxebizitza, edifiizio bezala, ez? Bueno, ba hori, klaro azkenean poliki-poliki badoa, poliki,  eta noizbehinka gertatzen da hori.
B2
2024-02-06
30796948
00:02:57
1118