A ze zarata!!
Herrialde industrializatuetako kideok, edo garapen maila ontsu bat dugunok, zarataz inguraturik bizi gara, eta ezinbestean, dirudienez. Mundu osoko arazoa den arren, badira aldeak herritik herrira.
Hotsa eta zarata
Ikusmena ez bezala, entzumena beti dago adi, beti ari da estimuluak jasotzen, eta belarrietara iristen zaigun informazio askok hotsa dakar berarekin, guk nahi ala ez. Gure bizimodua, hein handi batean, estimulu garrantzizko eta beharrezko dugun hotsari atxikia da. Eta era berean, inguratzen gaituen ia ororekin harremanetan jartzeko dugun komunikazio-bidea da. Segun nondik datorren, ze ezaugarri dituen, edo gu zein egoeratan harrapatzen gaituen, hotsak laztanak irudituko zaizkigu batzuetan eta bestetan zarata oldarkorrak. Hotsaren eta zarataren arteko aldea garbia da: desio ez dugun hots orori esaten diogu zarata. Beraz, aldea subjektiboa da. Soinu bera, musika adibidez, ezin ederragotzat hartuko du disfrutatzen duenak, aberasgarritzat joko, baina musika hori buruko mina duen batek derrigorrean entzun behar badu, edo lotan dagoen batek, eraso nardagarritzat hartuko du. Garapena eta zarata
Teknikaren garapenak, garraiobideak ugaltzeak, eremu txikian jende asko biltzeak, gure ohiturek, hiriak planifikatu gabe eraikitzeak. Horrek guztiak ekarri du ingurugiroa zapuzten duen hots-klase bat, gizakiak bere inguruarekin harremanetan jartzeko ahaleginari batere onik egiten ez diona. Hotsa berez hor dago; horri gizakiak sortutakoa erantsi behar zaio. Hots erantsi hori azken urteotan bikoiztu egin da Europako Ekonomi Elkarteko herrialdeetan. Kutsadura akustikoa horrenbeste areagotu da, zabor-klase hori kaltegarrienetakotzat jotzen baita gaur egun: hainbestekoa da duen eragin petrala. (OCDE=OECO) ELGE, Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen txosten baten arabera Espainia da, Japonen ondotik, zarata gehien nozitzen duen herrialdea. Hori munduan, Europan beste inork ez dio irabazten horretan. Horrek ez du esan nahi, inondik ere, Espainia denik munduko bigarren herrialderik garatuena, eta Europako lehena. Hor badira beste ezaugarri batzuk aintzat hartu beharrekoak, hala nola, jendea kontzientziatua dagoen ala ez hotsa gutxitzeko, eta ea herritarrak benetan jabetzen diren hotsak dakartzan kalteez.
Osasuna eta zarata
Osasunaren Mundu Erakundeak eta beste ikerlari askok diote, aho batez esan ere, osasunerako erabat kaltegarria dela zarata. Ez soilik alderdi fisiologikoari erreparatuta, baita psikologikoari ere. Alde batetik, entzuteko ahalmena murrizten zaigu, eta bestetik, eguneko jardunean zaratak nekarazi eta erretxindu egiten gaitu, eta lanerako eta harremanetarako trabak ezarri. Kalteak sortzen ditu, ezin konta ahala: komunikazioa zailagotzen digu, loa hondatu, estresa sortu, erretxindu egiten gaitu, lan-ahalmena gutxitu, baita kontzentrazioa ere. Oldartzen gaitu, nekatzen, buruko eta tripako minez jartzen, arteria-presioa eta bihotz-taupadak aldatzen, erantzun inmunologikorako ahalmena moteltzen, psikea gaixotzen, depresioak eragiten, sistema endokrinoa ahultzen . Baina zarataren pertzepzioa subjektiboa baita, norberak bere erara bizi baitu, denok ez ditugu berdintsu nozitzen kalteak. Alabaina, zarata ez da aseptikoa gure gorputzarentzat. Nahiz gu konturatu ez, gorputzak sufritu egiten du. Hori horrela dela argi ikusten da laborategietan: 65 dezibeliotik gorako hotsa entzun behar duenak, epe motzean %20tik gora gehituko zaio bihotzekoa izateko arriskua. Ume-agureak oso sentiberak dira loa galarazten duten hotsekiko. Agureak, lo arina baitute edadeagatik, emanagoak daude esnatzera, baina hala eta guztiz ere, bai batzuk eta bai besteek aldaketa fisiologikoak izango dituzte, nahiz primeran lo egin: bihotz-taupadak ez dabiltza normal, baso-uzkurdura. Elkarri laguntzeko dugun berezko joera gutxitu egiten du zaratak, eta zaratarik ezak erraztu.
Laborategietan animaliekin egindako ikerketek diotenez, 110 dezibeliotik gorako hots-giroarekin minbizia lehenago sortu eta aiseago garatzen da. Adibidez, auto-bozina edo anbulantzia baten sirena-hotsa metro batera jarrita, edo dantzaleku baten hotsa, edo rock-emanaldi batena, trumoiarena, edo moto baten ke-hodiarena . Industria, aireportu, autoz jositako bide eta antzeko zarata-guneetatik gertu ikasten dabiltzan eskolaumeak atzendu egiten dira irakurtzen ikasterakoan, oldarkorragoak dira, nekatzen errazagoak, liskartsuagoak, bakartiagoak, eta besteekin ez dira hain aise erlazionatzen. Hau da, askok uste dute kutsadura akustikoak eskolaumeen ikasbidea eta giza garapena erasotzen dituenez, hori gerora kaltegarria izango dela hazten direnean.
Beste eragin batzuk
Azkenik, OME-ren arabera, zarata osasunaren etsaia da, eta gainera, sortzen dituen kalteak pilatu egiten dira bata bestaren gainean. Baina eragin soziokultural, estetiko eta ekonomikoak ere baditu: norbere etxean kanpoko erasoa sentitzea, ezin hitz egina aldamenekoekin, hotsen nabardurak bereizteko ahalmena urritzea, bizitzeko garrantzizkoak diren hotsak ezin entzuna zaratak estaltzen dituelako, etxeak balioa galtzea zarataren kulpagatik. Azken batean, hiritarren arteko elkarbizitza zapuzten ari da. Hiria ekologiari lotu behar zaio. Hiriak bizitzeko direnez, hotsa behar bezala gestionatu behar da, erabaki okerrak saihestuz eta oker hartutako erabakietan atzera eginez. Ahalegin handia eskatzen du horrela jokatzeak, baina sinistuko ahal dugu lor daitekeela: beste batzuek lortu dute bada! Ba ote da hotsa kontrolatzerik?
Hotsa kontrolatzeko metodoak bi eratakoak izan daitezke: aktiboak eta pasiboak. Pasiboak garatuago dauden arren, metodo guztien helburua zarata sortze beretik murriztea da. Hotsak gutxitzeko era pasiboen artean, hona batzuk: azaleko zurgatzaileak (pantaila akustikoak), isilgailu erreaktiboak, gai porotsuak, bibrazioen aurkako euskarriak, erresonatzaileak. Zarata gutxiagotze aldera, orain artean abian jarritako ekintzak defentsazkoak izan dira gehienbat: hots-mailak zehaztea, zonaldeak mugatzea, pantaila babesleak ipintzea. Arkitekturan horrelako eta bestelako neurriak antzoki, areto eta antzekoetan hartu dira, gehienez ere. Baina gaurdaino ez da prebentziozko neurriekin jokatu, hau da, hiri-plangintzetan hotsa ez da jo gai kutsakortzat. Eraikuntzan segun zein zoru-kalitate darabilten, errepideak nolako gairekin egiten diren, esaterako, hots gutxi edo gehiago sortuko da. Adibidez, egun autoen gurpilek zoruaren gainean ateratzen duten hotsa, eta autoen motorrak ateratzen duena paretsu dabiltza.
Lehen ekintzetako bat hiriko mapa akustikoa osatzea litzateke, hiriko hainbat gunetako soinu-mailak neurtu eta aztertzea. Hasieratik zirkulazioa arreta-gunetzat hartu behar da, baina bestelako hots-iturriei ere erreparatuz. Mapa akustikoaren azterketaren emaitzak kontuan izanda, hotsa apaltzeko eraginkortasun handiagoko bi motatako neurriak har litezke. Batetik, defentsazko neurriak, epe motzera ezar daitezkeenak -horietako bat, ziklomotoreetako hotsen kontrola- eta, bestetik, prebentziozkoak, epe ertain edo luzera gauzatzeko, hiriaren plangintza urbanistikoa burutzeko une berean zehaztu beharrekoak, seguruen. Kutsadura ez sortzeko ahaleginean aspaldi gabiltza gutxi-asko herritarrok, eta zaratarena ere ahalegin horretan kokatu behar dugu. Guk geuk zaratarik ez atereaz, eta ateratzen duena ohartaraziz. Osasuna ez da txantxa gero!.
Trafikoa
Trafikoa izugarri hazi denez, berau da egungo hiri-inguruneetan kutsadura akustikoaren sorbururik nagusietako bat. Gizakia eta ingurugiroa larriki hondatu ditu. Belarriarentzat maila onargarria 65dB (dezibelio) jotzen da, eta trafikoaren erruz, Europar Batasuneko biztanleriaren %25 hortik gorakoa ari da nozitzen. 65 dB zer den ulertzeko, esan dezagun elkarrizketa arrunt bat 50 - 60 dB artean dabilela, eta trafikoa duen kalea 70 dB-tan. Nola arindu trafiko-hotsa?
Ibilgailua, autoa edo dena delakoa, ondo zaindu, ez hondatzeko. Isilgailuari, ke-tutuari, arreta berezia eskaini. Gurpilen presioa zuzena bada, entzun nahi ez ditugun dardarizo eta zaratak apaldu egiten ditu. Errespeta ezazu hirian ezarritako abiadura-muga. Zenbat eta azkarrago joan, orduan eta handiagoa da hotsa, eta kalea estua bada, biderkatu egiten da hots hori. Semaforoan ez azeleratu alferrik. Jo ezazu klaxona behar-beharrezkoa denean bakarrik, egiazko arriskua dagoenean. Geldialdietan, edo auto-ilara luzeetan, gelditu motorra. Ahal den guztietan, erabili garraio publikoa. Zoaz bizikletaz edo, besterik gabe, saiatu oinez: osasuntsuagoa izateaz gain, gutxiago kutsatzen du.Hots-mailak:
Soinu-presioa dezibeliotan (dB) adierazten da eta gizakiok hautematen ohi ditugun soinuak 0-120 dB bitartekoak dira. - 10-30 dB bitarteko hots-maila apal-apaltzat jotzen da. Liburutegi batean dagoen giroa izan liteke, adibidez.
- 30-55 dB bitartean: maila apala da: Zure etxeko leihoa giroa duen kale batean badago, eta leiho-ondoan jartzen bazara, 55 dB hortxe izango dituzu. Ordenadore pertsonalak , berriz, 40 dB harrapatzen ditu.
- 55-75 dB arterakoa: maila zaratatsua da. 65 dB maila etxeko zurgagailuak lortzen du, ozen jarritako telebistak, irrati-iratzargailuak. Zaborra jasotzen duen kamioiak 75 dB egiten ditu.
- Hots larria 75 eta 100 dB bitartean dabil. Ez aurrera ez atzera dabilen auto-ilararen hots-maila 90 dB-etaraino iritsiko da.
- 100 dB-etatik aurrera jasanezina da hots-maila: oihu bizian aritzen garenean, diskotekan edo aireportu ondoko etxebizitzetan entzuten dira maila hauek.
- 120 dB-etatik gora belarriak min hartzen du. 140 dezibelioko hotsa, esate baterako, hegazkina aireratu eta 25 metrora aditzen da.
Transcripción:[+] Transcripción:[-] Zaratarik jasanezinak-transkripzioa
Neska
Umeak dauzkagunak badakigu zein zaratatsuak izaten diren. Normalean umeak dauden tokian, isiltasun gutxi. Beti jolasean, borrokan. Hitz egin ere normalean altuegi hitz egiten dute. Baina, bueno, dena den, zarata mota hau nahiko ondo eramaten dut. Gehien molestatzen nauena da, zera, sustoa ematen didaten zaratak. Adibidez, lasai-lasai egonda, derrepente indar handiz itxitako ate bat edo garrasi exajeratu bat, gehiegizkoa dena. Horiek nire onetik ateratzen naute. Baina, batez ere beldurtu egiten nautelako, sustoa ematen nautelako (=didatelako). Korrika joan eta ikusten dudanean garrasiaren motiboa zein den, beno, orduan ni hasten naiz garrasika.
Mutila
Beno, zaratarik jasanezinena zein den esateko orduan, nik garbi daukat zein den: zaratarik jasanezinena zatarik eza bera da. Isiltasuna da askotan ba zailena agoantatzen edo. Eta nork eragiten duen isiltasuna? Hori erantzutea ez da batere erraza, baina, agian izan liteke harremanak izateko. harremanak izateko zailtasunak edo ezinak edo horrelako. kulpante bat bilatzen hasita ba, agian, denak ezta? Izan litezke isiltasun horren kulpanteak edo. norbera eta inguruko jendea ezta? Nola? Puf! Horrek ez du ez hasierarik ez bukaerarik. Hori beti nozitzen den zerbait izaten da; batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago. Zarata gorrotagarri horren ondorioak? Beno, boladak izaten dira. Segun bakoitzak nola bizi dituen eta segun zein unetan harrapatzen duen pertsona, ezta? Eta zein den konponbidea? Erantzuna erraza da: lagunak egiten jakitea eta entzuten jakitea eta entzun behar zaionari entzuten jakitea.
Zaratarik jasanezinak-transkripzioa
Neska Umeak dauzkagunak badakigu zein zaratatsuak izaten diren. Normalean umeak dauden tokian, isiltasun gutxi. Beti jolasean, borrokan. Hitz egin ere normalean altuegi hitz egiten dute. Baina, bueno, dena den, zarata mota hau nahiko ondo eramaten dut. Gehien molestatzen nauena da, zera, sustoa ematen didaten zaratak. Adibidez, lasai-lasai egonda, derrepente indar handiz itxitako ate bat edo garrasi exajeratu bat, gehiegizkoa dena. Horiek nire onetik ateratzen naute. Baina, batez ere beldurtu egiten nautelako, sustoa ematen nautelako (=didatelako). Korrika joan eta ikusten dudanean garrasiaren motiboa zein den, beno, orduan ni hasten naiz garrasika. Mutila Beno, zaratarik jasanezinena zein den esateko orduan, nik garbi daukat zein den: zaratarik jasanezinena zatarik eza bera da. Isiltasuna da askotan ba zailena agoantatzen edo. Eta nork eragiten duen isiltasuna? Hori erantzutea ez da batere erraza, baina, agian izan liteke harremanak izateko. harremanak izateko zailtasunak edo ezinak edo horrelako. kulpante bat bilatzen hasita ba, agian, denak ezta? Izan litezke isiltasun horren kulpanteak edo. norbera eta inguruko jendea ezta? Nola? Puf! Horrek ez du ez hasierarik ez bukaerarik. Hori beti nozitzen den zerbait izaten da; batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago. Zarata gorrotagarri horren ondorioak? Beno, boladak izaten dira. Segun bakoitzak nola bizi dituen eta segun zein unetan harrapatzen duen pertsona, ezta? Eta zein den konponbidea? Erantzuna erraza da: lagunak egiten jakitea eta entzuten jakitea eta entzun behar zaionari entzuten jakitea. Neska
Umeak dauzkagunak badakigu zein zaratatsuak izaten diren. Normalean umeak dauden tokian, isiltasun gutxi. Beti jolasean, borrokan. Hitz egin ere normalean altuegi hitz egiten dute. Baina, bueno, dena den, zarata mota hau nahiko ondo eramaten dut. Gehien molestatzen nauena da, zera, sustoa ematen didaten zaratak. Adibidez, lasai-lasai egonda, derrepente indar handiz itxitako ate bat edo garrasi exajeratu bat, gehiegizkoa dena. Horiek nire onetik ateratzen naute. Baina, batez ere beldurtu egiten nautelako, sustoa ematen nautelako (=didatelako). Korrika joan eta ikusten dudanean garrasiaren motiboa zein den, beno, orduan ni hasten naiz garrasika.
Mutila
Beno, zaratarik jasanezinena zein den esateko orduan, nik garbi daukat zein den: zaratarik jasanezinena zatarik eza bera da. Isiltasuna da askotan ba zailena agoantatzen edo. Eta nork eragiten duen isiltasuna? Hori erantzutea ez da batere erraza, baina, agian izan liteke harremanak izateko. harremanak izateko zailtasunak edo ezinak edo horrelako. kulpante bat bilatzen hasita ba, agian, denak ezta? Izan litezke isiltasun horren kulpanteak edo. norbera eta inguruko jendea ezta? Nola? Puf! Horrek ez du ez hasierarik ez bukaerarik. Hori beti nozitzen den zerbait izaten da; batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago. Zarata gorrotagarri horren ondorioak? Beno, boladak izaten dira. Segun bakoitzak nola bizi dituen eta segun zein unetan harrapatzen duen pertsona, ezta? Eta zein den konponbidea? Erantzuna erraza da: lagunak egiten jakitea eta entzuten jakitea eta entzun behar zaionari entzuten jakitea.