Saltar al contenido
-
08/02/2024 | 60
«Legeak» bildumaren ale honek merkataritza-trafikoan gehien erabiltzen diren arautegi batzuk biltzen ditu. Aukeratu diren legeen aplikazio ugaria ez da bakarrik gertatzen enpresa edo beste pertsona juridiko batzuentzat, baizik eta baita pertsona fisikoentzat ere. Izan ere, oso pertsona gutxik ez dute higiezinen krediturik edo kontsumorako krediturik eskatu bizitzan zehar, adibidez. Era berean, ale honek merkataritza-banaketaren sektoreko funtsezko bi arau jasotzen ditu, estrategikoa gure egitura ekonomikoan, bai enpresei bai kontsumitzaileei oro har eragiten dietenak. Azkenik, kreditu- eta ordainketa-tresnei buruzko legeria jasotzen da, bai eta diseinu industrialaren babesari buruzkoa ere. Azken esparru hori gero eta garrantzitsuagoa izan da azken hamarkadetan, eta gero eta gatazka gehiago sortu dira enpresen artean. Azken batean, lege horiek ekonomiarentzat eta kontsumitzailearentzat duten garrantziak euskarazko testu serio eta sendo bat izatea gomendatzen du.
-
08/02/2024 | 50
Abertzaletasunaren sorreraren eta bilakaeraren inguruan hitz egitean, nahitaez agertzen den izena da Elias Gallastegi Uriarte, Gudari. XX. mendeko lehen hamarkadetan munduan kokatzeko modu berri bat ekarri zuen abertzaletasunaren oinarriak jarri zituzten horien artean, ordea, gutxik eragin du hark besteko ikuspegi kontrajarririk, miresmenetik arbuioraino, bai eta iritzi-emaile berberen ahotan ere, unearen arabera. Familia nazionalistan jaioa, Gudari oso gazterik hasi zen nabarmentzen Arana Goiri anaiek sorturiko mugimenduan, nahiz eta ez zuen kargu instituzionalik nahi izan, eta alderdi barrukoetan ere gutxitan ibili. Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, Gallastegiren ibilbidea berregin eta iritzi askotariko horiek biltzen dira, eta orobat aletzen dira 1936.aren aurreko nazionalismo erradikalaren —non erabatekoa eta onartua den Gallastegiren lidergoa— eta iragan mendeko 50-60ko hamarkadetan ernamuintzen hasi zen ezker abertzale independentistaren arteko loturak.
-
-
-
-
-
06/02/2024 | 81
Ingalaterrako etxalde bateko abereek, gizakientzat lan egiteaz aspertuta, matxinatzea erabakitzen dute. Nagusia kanporatuta, abereek berek kudeatutako etxalde bat antolatzen dute, eta erregimen berri bat ezartzen, Animalismoa, animalia guztientzako berdintasuna eta oparotasuna hitzematen dituena. Berehala, ordea, desadostasunak agertzen dira Elur Bola idealistaren eta haren arerio Napoleonen artean. Azken horrek, Elur Bola traidoretzat jo eta etxaldetik egotzi ondoren, erregimen totalitario bat ezartzen du, txerriak direlarik botere guztien jabe. Abereentzat, bizitza gero eta gogorragoa bilakatzen da, eta txerriek, pixkanaka, gizakien jarrera desatsegina hartzen dute. Horrela, hasierako utopia demokratikoa endekatzen joaten da; izan ere, “abere guztiak berdinak dira, baina batzuk besteak baino berdinagoak”. -
06/02/2024 | 163
Ager al daiteke pago bat egun batetik bestera, gau bakarrean, inork hura landatu gabe? Halaxe gertatu da Sophia Siméonidis kantari ospetsuaren lorategian, eta ordutik ez du lorik egiten. Egun batzuetara desagertu egiten da Sophia, gainera, nahiz eta bere senarrak kezkarik agertu ez. Asperdurak, ikertzaile senak eta gertaera latz batzuek akuilaturik, alboko etxe kalamastrako hiru bizilagun historialariek, Vandoosler polizia ustel ohiak lagundurik, pagoaren sustraiak arakatuko dituzte, urteek gorrotoz eta jelosiaz gizenduak. -
-