Saltar al contenido
-
11/04/2024 | 171
Literaturaren alorrean, aspaldiko ohiturak badira. Hala nola, herri batean edo mundu mailan, tragedia izengabeak gertatzen direnean, ironiaz, sarkasmoz eta trufa garratzez aipatzeko jaidura. Batzuek gaizki hartzen dute, baina besteek gozatzen dute, molde irudiz zakar horrek gauzen ifrentzua agertzeko balio duelako. Irlandako bere xokoan, hori zuen arraiki egiten Jonathan Swift handiak. Migrazioen inguruko dolore guztia paperean etzatzeko, Eric Fottorino kazetariak, bide bera hartzen du, tragedia horren aitzinean, baztertu behar baitira sentimentalismoa eta kontzientzia ona, minaren funtsa begiak zabalik kontsideratzen hasteko.
Lesbos uhartean, beraz, arrantzale bat mintzo da bisitari kandido batekin, honatx..... -
05/04/2024 | 189
Hainbat literatur lehiaketetan sariak jaso eta gero, Iraganaren izterrak poema-liburuarekin eman zuen bere burua ezagutzera letren munduan Gorka Salces portugaletarrak. Lan hark DK Poesia Saria irabazi zuen 2018an. Sei urte geroago dator bigarrena, Airemortuak. Orduko lanaren ertzak finduz eta helduago datorkigu oraingo honetan Salces, giro apokaliptikoz, kritika sozialez, edertasunez eta gurasotasunari eta belaunaldi artekotasunari buruzko hausnarrez beteta maleta. Lau ataletan banatuta dator liburua: Baby blues, Udaminaren logalea, Etziko
enbatak eta Overbooking. Badaki egileak intimoa izaten, eta badaki, halaber, belaunaldi baten ahots bihurtzen, gizartean gertatzen denari begiak erne. Pandemiak utzitako ondorioak eta isolamenduaren areagotzea ere oso presente daude liburuan, baita albiste-eskaletak eta porrotaren zentzua ere. Gai da zurrunbiloan murgiltzeko eta hartatik landa sosegua bilatzeko ere, uda minaren altzoan, hondartza galdu batean gorputz epelen lurrinean. -
-
-
-
-
05/04/2024 | 155
Giorgos Seferis Greziako 30eko belaunaldiko kidea izan zen, garrantzitsuenetakoa eta internazionalenetakoa (Nobel saria ere eman zioten 1963an). Urte asko egin zituen Greziatik kanpo, erbesteratuta zein lan kontuengatik, eta berekin eraman zuen beti bere lurra, baina ez miraz eta nostalgiaz, baizik bere oinaze eta ezin-ulertu guztiekin. Horra hor itzuli nahia, itzuli ezina, itzuli ahalaren gogorra eta are trauma, eta itzulera batzuen norarik eza. Egeo itsasoa eta paisaia mediterraneo idorra presente daude ia une oro haren poesian, eta paisaia horretan, berriz, itsasontziak, eta antzinako greziarren hondakinak. Seferisek ezin hobeto uztartu baitzuen bere garaiko errealitatea hala mundu klasikoarekin nola mito homerikoarekin. Sinbolismoa sakon jorratu zuen, betiere gertaera partikularrak, tokiko historia eta jokaleku eta objektu erreal jakinak unibertsalizatzeko. Maite López Las Herasek multzo oso bat dakarkigu orain, inspirazio eta zorroztasun harrigarriz itzulia. -
05/04/2024 | 171
Anne Hebert Quebeceko poesiaren ordezkari garrantzitsuenetako bat da, eta hein berean sailkagaitza eta berdingabea. Ahots oso pertsonal baten jabe, bide guztiz berea egin zuen literaturan. Eleberrigintzan eta poesian aritu zen bizitza osoan zehar, eta bi arloetan lortu zuen aitortza zabala. Poesia enigmatikoa da Hebertena, soila bere adierazpenean, baina sinbolo ondo neurtuen gainean oparo eraikia. Naturako elementu sinple baten behaketak abiatzen du askotan poema (iturria, euria, txoriaren kantua, gaua), eta sakontasun intimo handiko gogoetetaraino gidatzen du berehala eta oharkabean irakurlea. Tonua etsia da Heberten heldutasuneko poemetan, gaztaroko lehenen aldean, eta hain zuzen ere haurtzaroaren mina gailentzen da poema batean baino gehiagotan. Horien guztien berri, euskaraz lehenengoz, dakarkizuegu kaier honetan, Aiora Jaka Irizarrek zorrotz, tentuz eta mimoz eginiko itzulpen eder honetan. -
05/04/2024 | 120
2017az geroztik Leitzako Udalean bildu eta aztertutako dokumentazioak informazio ugari eman zuen Erdi Aroan herrian izan ziren bi dorreei buruz. Bata zurezkoa zen eta erreka aldean zegoen; bestea, geroagokoa, harrizkoa zen, eta herrian berean eraiki zuten. Datu guztiak genituen, baina nola uztartu liburu batean dokumentuen edukia eta irakurleari Erdi Aroko bizimoduari buruzko jakin-mina piztu nahia?
Gakoa XIV. mendeko narratzaile bat orainaldira ekartzea izan da: Antso Beorietakoa, erregearen obretako maisua, dorreko lanetan buru-belarri aritutakoa eta herri hauetako berezitasunak ongi ezagutu zituena, ongi dokumentatua baitago askotan izan zela bazter hauetan.
Dokumentazioen edukia zen Erdi Aroko bizimodua azaltzeko kontakizunaren haria, hura baitzen osagai nagusia Erdi Aroa azaltzeko, baita hartan bizirauteko bizimoduaren gakoak ere: natura, basoa, harreman sozialak…
Nafarroako historia ikuspuntu horretatik kontatzen duen lehenbiziko lana da: Erdi Aroko maisu baten bizitza da muina, eta ematen diren datuek
dokumentazioa dute oinarri. Bi gauza baizik ez ziren falta: protagonistak bere bizitzaren berri ematea eta egileak kontakizuna ehuntzea.(Koloretako irudi ugarirekin)
-