Euskal Herriko landa-paisaiaren eraikuntza-unitaterik adierazgarriena landa-eremuko etxebizitza tradizionala da, alegia, neurri handi batean baserria. Mendeetan zehar garatu da, eta lurraldeko isurialde kantauriarreko ingurune ez-urbanizagarriarekin identifikatzen den irudi bereizgarri bat osatu du. Horrela, baserria eta paisaia ezinbestean lotuta agertzen dira, nahiz horrek ez duen esan nahi beste arkitektura batzuk ere ingurune horretara egokitu ezin daitezkeenik.
Horregatik, paisaia horri eusteko, komeni da eraikin berezi horiek birgaitzea eta berrerabiltzea. Arkitektura horiek ingurunean kokatzeko modu bat dute, paisaiari erreferentzia egiten dion eraketa bat, eta, beraz, berrerabiltzeak, ex novo eraiki beharrean, mendeetan zehar garatu den paisaia horrekiko harreman espezifiko bati eustea dakar.