Euskaltegiratze-prozesua eragotzi edo baldintzatzen duten faktoreak aztertzeko ikerketa egin zuen 2023an Siadecok, HABEren enkarguz. Horretarako, bi inkesta egin zituen, euskaltegietan ez matrikulatzeko faktoreak ezagutzeko helburu orokorrarekin:
1. Euskaraz ez dakiten EAEko bost mila biztanletik gorako 25-65 urte arteko biztanleei inkesta, jakiteko zein diren euskaltegian ez matrikulatzeko dituzten arrazoiak.
2. Azken bost urteetan euskararen ikasprozesua amaitu gabe euskaltegia utzi dutenei in-kesta, jakiteko zein faktorek izan duten eragina haien erabakian.