Saltar al contenido
-
19/12/2024 | 29
«Egileen ezagutza eta azterketa sakonak —egoki argudiatua, kontuan hartuz, batetik, estiloaren eta sinbolismoaren historia eta, bestetik, aurrera begira, abiadurari, mugikortasunari, autobide erraldoiei eta estilo aldakorrei erantzungo dieten eraikin mota berriak— arte-historiaren teoria guztiz bakana du emaitza, oso-oso gutxitan sortzen den zerbait. Ez dago historialaririk, ez arkitektorik gai izan denik orain arte arkitektura modernoaren eboluzio azkarrari antzemateko, hots, 40 urte eskasean Le Corbusierretik Brasilera, Miamira eta errepide bazterreko motelera egindako bidaiaz eta horrek eragin dituen joera estetiko guztiez jabetzeko.» (Ada Louise Huxtable, The New York Times).
-
-
-
12/12/2024 | 78
Rosvita elizemakumea -«Gandersheimeko Aldarri Indartsua»Gandersheimeko beneditar abadian bizi izan zen, X. mendean. Oro har, ez daukagu datu zehatzik haren bizitzari buruz; hala ere, litekeena da Saxonia Behereko familia noble batean jaio izana eta umetan heldu izana Gandersheimera. Bertako maistren gidaritzapean, autore klasikoen eta kristauen testuak irakurri zituen, eta, sei teatro-lan ez ezik, zortzi legenda eta bi historia-lan ere idatzi zituen. Teatro-lanak dira, aditu askoren ustez, Rosvitak literaturaren historiari egindako ekarpenik originalena. Santuen eta martirien legendetan irakurritako istorioen berri ematen du bertan, baina estilo dramatikoan; alegia, elkarrizketa eran. Lanotan, nola edo hala, gizonei aurre egiten dieten emakume garbiak gailentzen dira, eta, testu horien bidez, Rosvitak Terentzioren komedien ordezko irakurgaiak eskaini nahi zizkien orduko irakurle kristauei. Besteak beste, ezagutzen dugun lehen teatrogile kristaua da Rosvita, bai eta Erdi Aroko Europan emakumearen irudi literarioa aldatzen saiatu zen lehen poeta ere. -
-
-
-
-
-