Unibertsitateak, irakasleen prestakuntza-zentroak direnez gero, gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute hizkuntza-politika, hizkuntza-sozializazioa eta kontzientzia soziolinguistikoa lantzeko laborategi gisa. Testuinguru horretan kokatzen da 136. zenbaki honetako monografikoa, Kontzientzia soziolinguistikoa unibertsitatean izenarekin argitaratu dugun hau. Bertan bildu diren artikuluetako ikerketek erakusten dute nola eratzen diren hizkuntza-praktikak, nola pizten den kontzientzia kritikoa eta zein paper jokatzen duen agentziak hizkuntza gutxituen normalizazioan.
Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa eraikitzen: esperientzia bat irakasle-eskolako ikasleekin
Iñigo Arteatx Uriarte, Maite Garcia-Ruiz
Murgiltze Astea: Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslegaien hizkuntza-kontzientzia kritikoa pizteko esku-hartze ikerketa
Garbiñe Bereziartua Etxeberria, Miren Artetxe Sarasola
Irakasleen profilaren garapenean euskal kulturaren lanketaren ekarpena: irakaslegaien ikuspegia
Letizia Garcia-Fernandez, Marta Quintas-Quintas, Eneritz Garro Larrañaga
Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa eta agentzia euskararen aldeko mudantza prozesuak garatzeko: ikerketa-ekintza parte hartzaile bat unibertsitatean
Jone Goirigolzarri Garaizar, Ane Ortega Etcheverry
Euskararekiko eta euskararen irakaskuntzarekiko jarrerak: Azagrako DBHko irakasleen kasua
Iraia de la Torre Landera
Etorkin latinoen integrazio soziolinguistikoa Gipuzkoan
Belen Uranga