Monografia hau “Baleazaleak” aldi baterako erakusketari loturik aurkezten da. Liburuak bale arrantzaren historiaren ikuspegi laburra eskaintzen du, baina bere helburu nagusia euskal baleazaleen munduaren ingururan sorturiko ikus ondarea bildu eta hari balioa ematea da. Bertan irudi sail handia jasotzen da, irudi asko, gainera, argitaragabeak edo oso ezezagunak.