Saltar al contenido
-
-
-
-
-
09/07/2024 | 109
MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik
dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu? Bere barruko ahots zuhurrak galderak alde batera uzteko eskatzen dio, bizitzeko lasai, baina berak nahiago du La Vache betizuari segitu eta, arriskuak arrisku, nor izan. MOren bizitza jasotzen duen "Behi euskaldun baten memoriak" liburua 1991n argitaratu zen, eta hamarnaka mila irakurle izan ditu harrezkero euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan, euskal literaturako klasiko garaikide bat bihurtzeraino. Oraingoan, estreinakoz, eleberri grafikoan datoz haren memoriak, biziberrituta. -
-
-
09/07/2024 | 87
Lan honetan toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean udalez gaineko administrazioek egiten duten kontrola aztertzen da eta, horrekin batera EAEko berezitasunak aztertzen dira. Toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean egiten den kontrol horri finantza-zaintza deitzen zaio, horrek dakartzan konnotazio guztiekin. Esangura horretan, lehenengo eta behin finantza-zaintza, toki-autonomiaren printzipioarekin aldaratzen da.
Toki-erakundeen ADNn toki-autonomiaren printzipioa daukagu, Estatuaren antolaketan barneraturik. Autonomiarekin bateragarria, KAren 4/1981 Epaiaren ondorioz sortutako doktrinarekin bat etorriz, kontrola daukagu. Hori horrela, kontrolaren irizpide nagusiak zehazten dira: lege-kontrola eta zehaztasun printzipioa. Baina, salbuespenez egokitasun-kontrolak ere egon daitezke eta gure antolamendu juridikoan finantza-zaintzari dagokionez horrelakoak egon daitezke. Finantza-zaintzaren jarduera esparrua zehazteko lehenengo eta behin toki-erakundeen finantza-jarduera zein den aztertu behar da. Hori zehazturik, lan honetan finantza-zaintzaren esparru materiala eta subjektiboa aztertu egiten da: zein gai daude kontrolpean eta nork egiten duen. Horrez gain, kontrol-jarduera kontrolpeko administrazio-egintzaren aurretik edo gero egin behar den zehaztu behar da, horrela kontrol-jarduera zehatza eta koordinazio-jarduerak ezberdinduko dira. -
09/07/2024 | 92
Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez. Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira. Ekimen horrek bultzaturik, eta bibliografia oparo bat aztertuz, liburu liluragarri bat ondu du Pako Aristik, nobela bat bezala irakurtzen dena. Nobelagilearen dohainez eramandako kontakizunean lekuko ugariren testigantzak jasotzen dira, eta narrazioan txertaturik doazen bertsoen bitartez osatzen da haien adiskidetasunaren historia zirraragarria.
Bertsozaleentzat ezinbestekoa, baina bertsozale ez direnentzat ere guztiz interesgarria izango den liburua. -