Liburu hau urte luzetan Zirkuituen Teoria irakasgaiaren edukiak irakatsi dituzten zenbait irakaslek, denak UPV/EHUko Ingeniaritza Elektrikoa Sailekoak, egindakoaren sintesia da. Bertan, zirkuitu elektrikoen analisia egiteko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptu, lege eta ebazpen-metodoak aztertzen dira. Abian diren ingeniaritzaren arlo desberdinetako graduetako ikasleek teknologia elektrikoaren oinarriak lantzeko beharrezkoak izango dituzten edukiak jorratzen dira, zirkuitu elektrikoa osatzen duten osagaiak aztertzetik hasita, elikadura-mota desberdinetako zirkuituen jokabidea aztertzeraino, hala nola korronte zuzena, alterno monofasikoa eta trifasikoa, eta zirkuituan gertatzen diren energia-trukeak lantzeko irizpideak ere kontuan
hartzen dira.
Irakurleak aukera izango du arlo elektrikoan modu xume eta praktikoan murgiltzeko, eoriaz gain, argibide eta adibide ebatziak aurkituko baititu. estalde, liburuaren azken zatian ingeniaritza elektrikoan eta elektronikoan erabiltzen iren kontzeptu espezializatuagoak azaltzen dira. Hala, zirkuituen erantzun iragankorra ztertzeko teknika klasikoa eta Laplace-ren transformatuaren metodoa landu dira. Ondoren, i ateko sareen modelizazioa laburbildu da. Azkenik, zirkuitu elektrikoei aplikaturiko ourier-en analisia eta Bode-ren diagramak deskribatu dira.