Saltar al contenido
-
-
31/08/2023 | 96
Maila ezberdinetan, globaletik tokikora, eta forma ezberdinak hartuz, demokrazia bide berriak bilatzen ari da gure garaian. Ahultzen ari diren demokrazia-eredu zaharragoen aurrean, azken urteetan demokrazian sakontzeko nahia adierazten duten dinamikak antzeman dira askotariko eremuetan; bai eta herritarren parte hartzeko modu berriak ere. Horiek guztiak dira lan honetan aztergai. Helburu bikoitza du lanak. Batetik, eta ikasmaterial orok bezala, irakasten eta ikasten laguntzea du helburu, alegia, demokrazia eta parte hartzeko moduak lantzea Gizarte Zientzietako zenbait ikasketatan. Bestetik, bigarren helburu bat ere badu, ez garrantzi gutxiagokoa, euskal irakurleei, oro har, demokrazian sakontzea posible egiten duen hurbilketa pribilegiatua eskaintzea. Autoikaskuntza errazteko, kapituluei alboko azalpenak eta sakontzeko erreferentzia bibliografikoak gehitu zaizkie, eta bada glosario bat ere, termino tekniko garrantzitsuenen definizioekin.
-
-
-
-
-
-
30/08/2023 | 81
Liburu hau diskurtsoaren eta praktikaren arteko espazio deserosoan bizitzeko gonbita da. Zientziak irakasteko modu hobeen bilaketa kontatzen duen bidaia-egunerokoa.
Ikasgelan aplikatutako 28 proposamenetan eta haien berrikuspenean, hainbat ikuspegi metodologiko lantzen dira: ikerketa, arrazonamendu zientifikoa, Proiektuetan eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza, Konponketa Sozio-zientifikoak eta Sasizientziak. Esparru teorikoak, haien aukerak, orientabideak eta jarduerak diseinatzeko eta aplikatzeko laguntzak deskribatzen dira.
Animaliatxo bitxi batzuk, enigma intrigagarri bat, globo aerostatiko bat eta aztarnategi arkeologiko bat dira, besteak beste, ikasgeletako espazio zalantzagarri eta menderagaitzerako bidaia honen eszenatokietako batzuk. Haietan, zalantzak, kontraesanak eta esperientziak erabiltzen dira metodologiek gaitasun zientifikoaren garapenari egiten dioten ekarpena praktikan aztertzen saiatzeko.
Izan ere, hezkuntza-aldaketa ez dago zientzien didaktikaren teorietan, ez eta eskolako gela eta laborategietako praktikan ere, baizik bi indar ikaragarri horien arteko talka lausoan. -
-