Filtrar por
Liburu honek Psikopatologiaren eremuko oinarrizko ezagutzak garatzea du helburu. Horretarako, berez konplexuak diren kontzeptuak eta sailkapenak modu ulergarri eta hurbilean azalduta daude.
Psikologian dauden sailkapen sistemetatik hasita, kontzientzia, oroimena, psikomotrizitatea, sexualitatea eta abarren psikopatologia landu dugu.
Beraz, erabilgarria da, bai lehenengo aldiz gaira hurbiltzen direnentzat, bai arlo honetan sakondu nahi dutenentzat.
Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Oihuta nago ia aldi berean kaixo eta agur esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso. Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.
Mundu hobeagoaren bila dabiltzaten pertsonei zuzendutako liburua duzue esku artean, Jabier Lertxundi ekonomian doktoreak nahiz soziologian lizentziatuak eta Itzarri Consultingeko koordinatzaileak idatzia, Koikili Lertxundiren euskaratze lanak lagundua.Beraz gaiak badu garrantzia, baita edukiak zein hizkuntzatan idatziak dauden ere, publiko helebidunari zuzendua beraz. Egungo krisi egoera hobeto ulertzeko asmotik abiatuz, norberak egoera honi aurre egiteko dituen aukerak jorratzen ditu. Hots, haurnasketatik ekintzara garraiatzen gaituen bidea jorratzen du liburuak, talde lanean irtenbidea aurki dezakegula frogatzen saiatzen dena alegia.
Bere bizitzako zertzeladak eta bere ikerlanetako gorabeherak kontatzen ditu, elkarrekin uztartuta, Felix Zubiagak lan honetan, bost urte zituela ama hil ondoren pasatu zituen estutasunak oroitzetik hasita. «Politikak ezingo du luzaroan zientziaren argia izkutatu, ezingo du zientzia judizialitzatzen jarraitu», dio, oso ikuspegi kritikoz, amaieran
1992tik hona indigenek nazioartean erdietsi dituzten lorpen handienak deskribatzen dira liburu honetan. Ekologiari dagokionez, indigenen lurraldeetan ematen den biodibertsitatea haiek berek egindako kudeaketa iraunkorraren ondorio dela frogatu ahal izan dute jendaurrean, eta nazioarteko dokumentu askotan aliatu estrategiko moduan agertzen dira horregatik. Izan ere, herri indigenen paradiplomaziak onarpen maila handia jaso du: Lantalde propioa NBEn eta ondoren 2007ko beren eskubideen aldeko aldarrikapen unibertsala izanik. Guzti hau posiblea izan Laugarren Munduaren izenpean herri indigenek osotzen duten nazioarteko mugimenduari esker. Herri indigenek nazioartean eragiteko propio sortutako kontzeptua da laugarren mundua. Laugarren munduaren helburu nagusietako bat haien patua kontrolatzea eta kolonialismoaren ondorio ezkorrak betiko uxatzea da. Autodeterminazioa aldarrikatzen du mugimenduak, baina estatuen barruan eta ez estatu berri bat sortuz, Hirugarren bidea deitu diot horri. Hain zuzen ere, estatu berri bat aldarrikatzen ez dutelako onartu dute indigenen saiakera nazioartean.Estatu barneko autodeterminazioa lantzen duen mugimendu honek, estatu gabeko beste nazioenek ez bezala (Euskadi, Katalunia edo Quebeckoak), onespena lortu du nazioartean. Hala ere, gure artean ezezagunagoa da, eta ideia horrek erakarrita hasi zen liburua: Laugarren Munduak azken hamarkadotan egindako lana ezagutaraziz, komunikazio zubi bat sustatzeko herri indigenetako eta estaturik gabeko nazioetako mugimenduen artean.
Siguenos
PAGINAS HABE