Filtrar por
Nor ziren antzinako egiptoarrak? Zergatik eraiki zituzten piramideak eta nola egiten ziren momiak?Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.
Nor ziren antzinako greziarrak? Bazenekien lehenbiziko Olinpiar Jokoak egin zituztelaOlinpian, duela ia 3.000 urte?Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinakozibilizazio honi buruz.
Nor ziren antzinako erromatarrak? Nora joaten ziren jatera, erosketak egitera eta garbitzera?Zer egiten zuten ongi pasatzeko?Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinakozibilizazio honi buruz.
Nori bururatzen zaio munduaren amaierako bezperan hegazkinez bidaiatzea? Europan hotzaldi izugarria dagoenean eta lurrikarek Erdialdeko Amerika astintzen dutenean? Silvertarrei, jakina, nori bestela? Elkarrekin Tenochtitlaneraino bidaiatuko dute, Mexikora, zibilizazio aztekaren sorlekura.
Eta horretaz ari garela, ba al zenekiten haien apaizek iragarri zutela munduaren amaiera gutxi gorabehera... orain izango zela!?
Gure Rebecca zoriontsuago dago, eltxo artean dabilen saguzarra baino! Haren akcore kutunak Fogvilleko antzokian antzeztuko du, eta lehen ilarako sarrerak lortu ditu familia osoarentzat. Arazo txiki bat baino ez dago...
Antzezlana madarikatuta omen dago! Beldur-meldur!
Silver anai-arrebak eta ni oporretara goaz! Izeba Gergovia arkeologo ospetsua da eta berarekin egun batzuk ematera gonbidatu gaitu, guri bere lan zirraragarria erakusteko: erortzeko zorian dauden indusketalekuak madarikapenez betetako altxor zaharrak...
Eta nik eltxoak lasai-lasai jatea besterik ez nuen buruan!
Badakizue zein den asteburua emateko lekurik jostagarriena? Urmael bat! Rebeccak prismatikoekin txoriak behatu eta Martinek lokatza eta landareak aztertzen dituen bitartean, Leok pikniketan baino ez du pentsatzen...
Eta nik? Nik eltxo pila galanta jaten dut! Baina, horretarako, Ingalaterrako azken orkoak ez ditu eltxoak uxatu behar...
Leok, txokolatinak jateagatik, sari bat irabazi du: familia osoarentzako bidaia zoragarria «munduaren sabaira», Tibetera. Tenplu budistak, yakak eta antilopeak, eta Everest zerumugan... Eta yeti sinestezina eta ikaragarria!
Zuen ustez, Silver anai-arrebak geldi egon ahal izango dira hari bisitarik egin gabe?
Bazen Garaia! Heldu da uda! Eta Fogvillen harriak gurina bezala urtzeko moduko beroa egiten du... Baina Silver anai-arrebek fresko egoteko plan bikaina dute: Islandian gurutzaldi bat egitea baleak ikusteko! Nik ez dut gogo handirik: zer du, bada, itsasontzi batean ibiltzeak izozmendiz eta zetazeo erraldoiz betetako itsasoan?
Lagundu! Azkenean bakailao aurpegia jarriko zait!
Zertan dabiltza hiru neska-mutiko eta saguzar bat oihanean? Bada, neska-mutikoak Leo, Rebecca eta Martin baldin badira, seguru badakizuela nor den saguzar gaixoa... eta zein den haren zeregina tropikoan: arazoak bilatu, aurkitu eta konpontzea!
Siguenos
PAGINAS HABE