Novedades - Liburutegia
-
28/10/2016 | 155
1915eko maiatzaren lehena. Alfred Vanderbilt Turner komodoro entzutetsuaren agintepean dagoen RMS Lusitanian itsasoratzen da. Aberats estatubatuarra, bere ezkongaiaren suizidioak etsituta daukana, tren-makina elektriko baten prototipoarekin doa New Yorketik Liverpoolera. Ipar itsasoa eta Mantxaka Kanala "gerra eremuak" deklaratu badira ere, Elbert Hubbard filosofoa eta honen emaztea bezalako bidaiari batzuk, Franck Tower espioiak edo Mickael Morisson marinelak, badituzte Alemaniaren oharrei muzin egin eta transatlantiko honetan itsasoratzeko arrazoiak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
27/10/2016 | 246
-
27/10/2016 | 198
-
27/10/2016 | 265
-
-
11/10/2016 | 467
-
06/10/2016 | 232
Lokatzak, liburu honetako protagonistak, euro txanponak sartu ditu etxeko lorontzietan eta egunero ureztatzen ditu; 50 euroko landareak jaioko direla dio. Inguruak erasotua den pertsonaia baten kontakizuna da hau. Hiriak erasotzen du, lurrak erasotzen du, ingurukoekin harremanak izan nahi ditu baina ez du lortzen; bere lubaki partikularrean bizi da. Bizirauten du.
Ingurunearekin eta ingurukoekin harreman ezberdin bat garatu nahi duen pertsona baten bidaiaren kronika da komiki hau; itxaropentsua batzuetan, ilun-iluna bestetsuetan, umoretsua sarri eta etsigarria maiz. Izerdia, amorrua eta garagardoa darie orrialde hauei.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
-
05/10/2016 | 244
Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.
Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Aurkezpen-eguneko bideoa.
