Lan honek bi helburu ditu. Batetik, Berdintasunerako Orientazioaren gaiaren inguruan egindako jarduera berritzailea ezagutarazi nahi da, 2013-2014 ikasturtean irakasleen prestakuntzako masterraren curriculumean txertatu zena, urte hartan Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila deitzen zen Eusko Jaurlaritzako Sailaren 2011-2013 Lan Planaren helburuetako bat betez. Bestalde, baliabide intelektual eta akademiko bat eskaintzea proposatzen da, hezkuntza-orientazioko eskuliburu batean mamitua, hezkuntzaren eta orientazioaren arloan lanean diharduten profesionalek inklusioaren eta pertsonen diskriminaziorik ezaren ikuspegia izan dezaten.