Novedades - Liburutegia
-
27/10/2016 | 264
-
-
11/10/2016 | 466
-
06/10/2016 | 231
Lokatzak, liburu honetako protagonistak, euro txanponak sartu ditu etxeko lorontzietan eta egunero ureztatzen ditu; 50 euroko landareak jaioko direla dio. Inguruak erasotua den pertsonaia baten kontakizuna da hau. Hiriak erasotzen du, lurrak erasotzen du, ingurukoekin harremanak izan nahi ditu baina ez du lortzen; bere lubaki partikularrean bizi da. Bizirauten du.
Ingurunearekin eta ingurukoekin harreman ezberdin bat garatu nahi duen pertsona baten bidaiaren kronika da komiki hau; itxaropentsua batzuetan, ilun-iluna bestetsuetan, umoretsua sarri eta etsigarria maiz. Izerdia, amorrua eta garagardoa darie orrialde hauei.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
-
05/10/2016 | 243
Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.
Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Aurkezpen-eguneko bideoa.
-
05/10/2016 | 205
Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.
Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Egilearen aurkezpen-bideoa.
-
05/10/2016 | 242
Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena.
Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
05/10/2016 | 428
Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera.
Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da kontakizun hau.
Patxi Larrionen lehendabiziko nobelak, bizitasun harrigarri batez, koktel batean bezala irabiatu ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Aurkezpen-eguneko bideoa.
